Gazteok  Erandio 2017-03-23 18:10

Erandioko ikasleek 1.200 euro irabazi ahal dituzte, barikuan

Erandioko Euskara Zerbitzuak martxan ipinitako ErandioztarrOn Lehiaren lehenengo edizioa amaitzear dago. Daborduko, egin beharreko hiru probak egin dituzte udalerriko hainbat ikaslek, eta horietatik puntuazio gehien batu dituzten lau taldeak final handian lehiatuko dira. Norgehiagoka hori martxoaren 24an, barikuan, izango da Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. 

Antolatzaileek gogoratu dutenez, finalean 1.200 euro egongo dira jokoan. ErandioztarrOn Lehia ekimenean parte hartu duten gazte denek 3 proba erraz eta dibertigarri gainditu behar izan dituzte, eta puntu gehien lortu dituzten lau taldeek jokatuko dute finala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa