Kultura  Erandio 2017-01-23 15:40

Txango gidatua egingo dute zapatuan Erandioko auzolan-ekimenetatik

Txango gidatua egingo dute zapatuan Erandioko auzolan-ekimenetatik

Zapatu honetarako, urtarrilak 28, hainbat lagunek proposatu dute "2017a osasunez eta alaitasunez hasteko plan paregabea". Maitane Aragana antolakuntzako kideak azaldu duenez, Erandio zeharkatzeko "ibilbide zirkularra" egingo dute, Altzagatik Altzagara. Igaroko dituzten auzoetan "herriko ondarea, historia, kondairak" eta bestelakoak elkarregaz ezagutzeko aukera izango da. Txangoa 09:30ean hasiko dute itsasadarreko garabitik, horma-irudiaren alboan. Lau ordu pasatxoko ibilaldia Jado kalean amaituko dute, 14:00ak aldera. Ez dago aurretik izena eman beharrik.

  Hezkuntza  Erandio 2017-01-23 12:15

Helduen Hezkuntza Etengaberako matrikula zabalik dago Erandion

Erandioko Helduen Hezkuntza Etengabeak (HHE) izena emateko epea zabalik dauka, otsailaren 3ra arte. Zentroak jakinarazi duenez, aukera ugari eskaini dute ikasturte berrirako.

  Politika  Erandio 2017-01-20 12:25

Segurtasun publikoaren eredu berri baten gainean berba egingo dute gaur Altzagan

Segurtasun publikoaren eredu berri baten gainean berba egingo dute gaur Altzagan

Julen Arzuaga EH Bilduren legebiltzarkideak berbaldia emango du gaur iluntzean Erandion; hizketaldiaren goiburua "Euskal Herriko segurtasun publiko eredu berri baterako oinarriak". Hitzordua 19:30ean ipini du koalizioak, Hegoalde Herriko Tabernan, San Jeronimo kaleko 3. zenbakian. Berbaldia azaroan EH Bilduk egin zituen izen bereko jardunaldien jarraipena da.

  Kirolak  Berango  Erandio  Leioa  Sopela 2017-01-20 12:53

Lointek eta Elkar Kirolak, nagusi Espainiako Ziklokros Txapelketan

Lointek eta Elkar Kirolak, nagusi Espainiako Ziklokros Txapelketan

Eskualdeko txirrindularitza-taldeetako kirolariek hainbat podium lortu zituzten Espainiako Ziklokros Txapelketan, urte hasieran, Valentzian (Herrialde Katalanak). Elite mailan, Alicia Gonzálezentzat (Lointek) izan zen urrezkoa, bere 23 urtez azpiko mailako azken urtean.

  Kultura  Erandio 2017-01-18 18:10

Antzerki EguEnak ekimen euskalduna estreinatuko dute bihar Altzagan

Antzerki EguEnak ekimen euskalduna estreinatuko dute bihar Altzagan

Bihar, eguena, "Desentxufatuak" antzezlana taularatuko dute Erandion Tartean Teatroko Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek. Ikuskizuna Altzagako azoka zaharrean egingo dute, 20:00etan; sarrera irekia eta doakoa izango da. Hala, lan horregaz estreinatuko dute Antzerki EguEnak ekimena. Erandioko Udalak hilero euskarazko antzezlan bat programatuko du azoka zaharrean, hileko hirugarren eguenean, hain zuzen ere.

  Jendartea  Erandio 2017-01-18 16:46

Amaituta dago umeen jolasguneko estalkia, Erandiogoikoan

Amaituta dago umeen jolasguneko estalkia, Erandiogoikoan

Daborduko amaitu dira lanak Erandiogoikoko Mentxakena kaleko ume-parkearen jolaslekuan. Hala, neska-mutilek lasai jolas dezakete euriari kasu egin barik, euren buruen gainean estalki zeharrargi batek 200 metro koadrotan babesten dituelako.

  Politika  Erandio 2017-01-18 16:08

Aitana Lópezek ordezkatuko du Elena Pérez Erandioko PSE-EEren udal-taldean

Aitana Lópezek ordezkatuko du Elena Pérez Erandioko PSE-EEren udal-taldean

Aitana López Hernández sozialista astrabuduarra da PSE-EEk Erandioko Udalbatzan duen zinegotzi berria. Pasa den abenduan, Elena Pérez Barredo zinegotzi sozialistak dimititu egin zuen, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Segurantza zuzendaritzaz arduratzeko.

  Jendartea  Erandio  Leioa 2017-01-13 17:28

Gizon bat atxilotu dute Erandion, Leioan tabernari bati labanaz eraso egitea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Erandion, Leioan tabernari bati labanaz eraso egitea egotzita

Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atzeman zuen herenegun, eguaztena, Erandion. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldu duenez, atxiloketa 14:00ak jota izan zen. Ordu horretan, Erandiotik zebilen ertzain-patruila batek gizonezko bat ikusi, susmagarri baten profilagaz alderatu eta gaizkilea zelakoan atxilotu zuen. Pasa den abenduan, gizon batek Leioako taberna batean labanaz eraso egin zion zerbitzariari.

Autobus bat erre da Erandion

Autobus bat erre da Erandion

Bizkaiko Suhiltzaileek Bilbobus konpainiaren autobus baten sugarrak amatatu behar izan zituzten atzo, Lutxanan. Ibilgailua Bi-735 errepidetik zebilen, 22:10ak aldera motorrean matxuraren bat gertatu eta su hartu zuenean. Autobusak ez zuen bidaiaririk garraiatzen eta gidaria onik irten zen. Ibilgailua erabat kiskalita geratu zen.

  Politika  Erandio 2017-01-13 13:00

Euskal presoak Euskal Herriratzeko biharko manifestaziora deitu dute ehun erandioztarrek

Erandioko ehun lagun baino gehiagok erakutsi diote atxikimendua Sarek bihar, zapatuan, Bilbon egingo duen euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko nazio-manifestazioari. Hala, 17:30ean, Etxetxu plazara jotzeko eskatu dute. Deialdia egiteko, sakabanaketa-politika salatzeko ikurragaz erretratua atera zuten dozenaka erandioztarrek eta baita modan dagoen maniki-erronka burutu ere.

  Jendartea  Erandio 2017-01-09 09:40

Jagoleentzako ikastaroan eman daiteke izena, Erandion

Jagoleentzako ikastaroan eman daiteke izena, Erandion

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaindarientzako ikastaroa egingo du otsailean Erandioko Udalaren Gizarte Ekintza Sailak, EDE eta Hobetuz fundazioakaz elkarlanean. Inskripzioa daborduko egin daiteke, urtarrilaren 20ra arte, honako telefonora deituz: 946 071 530 (Joana). Bertan, argibide gehiago ere eska daiteke.

  Hezkuntza  Erandio 2017-01-06 11:00

Asteburuetan ere zabalduko dute Josu Muruetako ikasgela

Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko ikasgela aste-akabuetan ere irekiko dute, urtarrilaren 7tik eta otsailaren 5era bitartean, biak barne. Erandioko Udalaren Kultura Arloak jakinarazi duenez, zapatuetan eta domeketan ikasteko gela zabalik egongo da goizeko 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

  Kultura  Erandio 2017-01-04 15:42

Errege Magoak izango dira bihar Erandion

Errege Magoak izango dira bihar Erandion

Hiru Errege Magoek ez diote urteroko hitzorduari muzin egingo eta, hala, bihar, eguena, Erandiotik pasatuko dira, bertako neska-mutilakaz berba egiteko. 18:00etan izango dira Astrabuduan eta ordu erdi beranduago helduko dira Altzagara.

  Kultura  Erandio 2017-01-04 14:59

"Peru eta otsoa" umeentzako antzezlana izango da arrastian Astrabuduan

"Peru eta otsoa" umeentzako antzezlana izango da arrastian Astrabuduan

Didau antzerki-faktoriak gaur, eguaztena, aurkeztuko du "Peru eta otsoa" 6 eta 9 urte bitarteko neska-mutilentzako eta sendientzako antzezlana, euskaraz. Saioa Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean izango da, 19:30ean. Sarrerak euro bian eros daitezke. "Peru eta otsoa" ipuin musikatu ezaguna da; Sergei Sergeyevich Prokofiev musikari errusiarrak idatzi zuen, 1936an.

  Kultura  Erandio  Plentzia  Uribe Kosta 2016-12-31 13:40

Gogo eta ilusio handiz egin zieten ondoetorria Mari Domingiri eta Olentzerori

Gogo eta ilusio handiz egin zieten ondoetorria Mari Domingiri eta Olentzerori

Daborduko opari denak banatuta, baita zegokionari ikatz bidezko arduratzeko deia eginda ere. Abenduaren 25a olgetan, estreinatzen zein hausnarrean egitekoa izan zen; "bakoitzak ahal zuena" afaldu eta bazkaldu ostean. Baina, zapatuko iluntzea bete-betean izan zen Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egiteko, eskatutakoa akordarazoteko eta on-onak izan garena sinetsarazten ahalegintzeko... HIRUKAko begirik zorrotzena horren lekuko izan zen Uribe Kostako bi muturretan: Erandioko Altzagan, lehenengo; Plentzian, gero. Hona horien irudiak.

  Kultura 2016-12-26 11:03

Bertso Jira Erandion!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Bertso Jira Erandion!

Urteko azken bertso-jira Julio Soto eta Alaia Martin bertsolariekin! Hurbildu ostiralean 20:30ean Erandioko La Plaza tabernara.

  Ekonomia  Erandio 2016-12-19 19:03

Erandioko Udalak 19 langabetu gehiago kontratatu ditu

Erandioko Udalak 19 langabetu gehiago kontratatu ditu

Erandioko Udalak langabezian zeuden 19 herritarri behin-behineko lanpostu bana eman zien pasa den abenduaren 1ean; maiatzaren 31n bukatuko zaizkie kontratuak 18 peoiei eta apirilaren 30ean administrazio-laguntzaileari. Hala, 51 dira udal eta eskualde-programei esker aurten egin dituzten kontratazioak. Horretarako, 945.000 euro bideratu ditu Udalak.

  Kultura  Erandio 2016-12-15 17:27

Ahoztar Zelaietak bere azken liburua aurkeztuko du bihar iluntzean Altzagan

Ahoztar Zelaietak bere azken liburua aurkeztuko du bihar iluntzean Altzagan

Ahoztar Zelaieta ikerkuntza-kazetariak "Evasores, morosos y millonarios vascos. Panamá connections" orain arteko bere azken liburua aurkeztuko du bihar, barikua, Erandioko Kalezulo gaztetxean, 19:30etik aurrera. Euskal enpresariek, abokatuek, politikariek eta bankariek Panama eta Castellana auziekaz dituzten loturak ezagutzeaz gainera, entzuleek liburua erosteko aukera izango dute. Gaztetxeak "zentsura informatiboari aurre egitera" deitu du. Zelaietak salatu duenez "Mundakako liburutegi batean eta Gasteizko beste batean saiatu naiz liburua aurkezten, eta betoa jarri didate, edukiagatik".

Xabier Kintanak eskuratu egin du Bilboko Ospetsuak-en garaikurra

Xabier Kintanak eskuratu egin du Bilboko Ospetsuak-en garaikurra

Xabier Kintana euskaltzain erandioztarrak "2016ko Bilboko Ospetsuak" deritzon aintzatespenaren garaikurra jaso du gaur, Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen eskutik. Beragaz batera, Jose Angel Iribar "Txopo", Sara Estévez, Jose Antonio Garrido eta Begoña Rueda izan dira omenduak.

  Kirolak  Erandio  Getxo 2016-12-13 13:35

Imanol Bollegui tenislari erandioztarra omenduko du Euskal Tenisaren Galak

Imanol Bollegui tenislari erandioztarra omenduko du Euskal Tenisaren Galak

Datorren zapatuan, abenduak 17, euskal tenislaririk onenak batuko dira Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian, Euskal Tenis Federazioak antolatutako galan parte hartu eta kirol horretan ibilbide oparoa egin duten kirolari biri omenaldia egiteko. Hala, Imanol Bollegui Llona erandioztarrak eta Edurne Marcos gipuzkoarrak izango dute ohore hori.

Nabarmenak

Zorion agurrak