Jendartea 2005-01-24 19:31

Herritarren poztasun-maila neurtuko du Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Merkatuen ikerketetan entzutetsua den euskal enpresa bati esleituko dio laster Erandioko Udalak, herritarren poztasun-maila neurtzeko beste galdeketa bat egitea. Horren bidez, erandioztarrek hainbat arlotan duten iritzia ezagutu nahi du tokiko erakundeak: zer pentsatzen duten Erandioko bizitza-kalitateari buruz, udalak eskainitzen dituen zerbitzuak egokiak diren ala ez, bertan hartutako erabakien inguruan zer uste duten... Aldi berean, herritarrek zenbait gairen inguruan duten "interes-maila" ere neurtu nahi dute, udal arduradunen hitzetan. Astrabudua eta Altzagako kiroldegietako erabiltzaileei begira ere galdeketak prestatzen ari dira.
  Jendartea 2005-01-19 21:17

Astrabuduako udal ikasgela zabalik egongo da datozen lau larunbatetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Laster azterketa garaian sartuko garela eta Erandioko Udalak ordu gehiagotan izango du zabalik Astrabuduako Josu Muruetako ikasgela. Horrela, ikasgela zabalik izango da datozen lau larunbatetan: urtarrilaren 22an eta 29an eta otsailaren 5ean eta 12an, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Gainontzeko astegunetan, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik gaueko 21:45etara arte erabili ahal izango dute ikasleek ikasgela.
  Jendartea 2005-01-17 19:24

Sahararako dirua lortzeko, eskola-umeek egindako margoak daude salgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Haurrek egindako margoen erakusketa dago ikusgai urtarrilaren 22ra arte Altzagako udal azokan. Zumetaren erakusketa oinarri hartuta Erandioko Udalak babestu duen ekimen globalaren barruan dago ekimena. EHUn Arte Ederretan lizentziatua den Itxaso Zubiarekin Arte Plastiko tailerrak landu dituzte Erandioko eskola-umeek eta tailer horietan egin dituzte orain erakusgai jarritako margoak. Neska-mutilek egindako margoak salgai daude edonork erosteko moduan eta salmentari esker lortutako diru guztia Saharako umeei helaraziko zaie, Erandioko Nishma elkartearen bidez.
  Politika 2005-01-15 20:04

Erasoei hortzak erakutsi!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2001eko martxoaren 6an eta 2002ko martxoaren 8an, Haika eta Segi ilegalizatzen zituzten erasoak gertatu ziren. Sarekada politiko-judizial-mediatiko horretan hainbat gazte atxilotuak izan ziren, euren artean Astrabuduako herritarra den Aiboa Casares atxilotua izan zelarik. Herri honen aurka estatuek martxan jarri zuten estrategia errepresibo berri baten hasiera izan zen. Orduz geroztik, eta aurrekoaren ondorioz, Euskal Herriko 20 gazte inguru estatu espainiarreko kartzelatan preso daude, beste batzuk ihesari eman behar izan diote eta beste hamar inguru, berriz, kalean daude. Baina hil honen amaieran edo hurrengoaren hasieran epaituak izango dira guztiak. Orotara, espainiako estatuak 654 urteko espetxe zigorra ezarri nahi die 42 gaztei, 654 urte abertzaleak eta iraultzaileak izateagatik.
  Iritzia 2005-01-15 19:16

Espainiako nazio-aniztasuna eta Europako Konstituzioa - Xabier Kintana / euskaltzaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Europar Konstituzioaren aldeko kanpaina bidean dabil jadanik. Alderdi politiko batzuk haren aldeko botoa eskatzen hasi zaizkigu jada, beste batzuek aurkakoa aldarrikatzen duten bitartean. Nork bere ideologi ikuspuntutik erabaki hori justifikatzeko testuaren atalik azpimarragarrienak nabarmentzen ditu, eta laster guztiok zirt edo zart egiteko paradan aurkituko gara kontinenteko Karta Nagusi berriari buruz.
  Jendartea 2005-01-14 16:02

Eskola-materiala bidaliko du Panamara Erandiok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Udaleko Hezkuntza Sailak 602 euroko dirulaguntza eman dio Ategorri-Tartanga LHIko Guraso Elkarteari eskolako materiala erosteko: arkatzak, zorrozkailuak, karpetak, folioak, boligrafoak, pinturak... Panamako misio klaretiarretara bidaliko dute materiala, bizi duten egoera larriaren ondorioz hezkuntzarako oinarrizko materialik ez duten ikastetxeetan banatzeko.
  Politika 2005-01-04 22:10

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aiboa Casares Astrabuduako presoarentzat 14 urteko espetxe zigorra eskatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, gaur aurkeztutako "Jarrai-Haika-Segi" auziko behin-behineko ondorioetan. Aipatutako txostenean Euskal Herriko 42 gazte auziperatzea eskatu du Enrique Molina fiskalak, haientzat guztira 654 urteko eskariak egin dituela. Auziperatutako hamar bat lagun ihes eginda daude eta beste gehienak presondegietan. Hori dela eta, epaiketa martxoaren 7a baino lehen burutuko dutela pentsatzekoa da, data horretatik aurrera Haikako kideei amaituko baitzaie badaezpadako espetxealdi epea eta kalera atera beharko bailirateke.
  Jendartea 2005-01-04 14:30

Enekuriko errepide alboko etxeak botako dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Enekuriko arau subsidiarioak onartu berri ditu behin-behinean Erandioko Udalak, bertan 126 etxebizitza egitea ahalbidetuko dutenak (horietatik %20 babes ofizialekoak). Hori dela eta, errepide parean dauden hamar bat etxe botako dituztela iragarri dute.
  Jendartea 2005-01-03 17:55

Trafiko aldaketak izango dira Astrabuduan saneamendu-lanak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Consulado / Mezo eta Ollaga / Mezo inguruetako saneamendu-sarea berritzeko lanak direla eta, urtarrilaren 10etik aurrera, eta gutxi gorabehera hiru astez, ibilgailuak ezin izango dira kale horietatik ibili eta beste bide batzuetarantz desbideratuko dira. Obren ondorioz, Atxe (Mezo eta San Lorentzo artean) eta San Lorentzo (Consulado de Bilbao eta Atxe artean) kaleetako norabidea aldatu egingo da.
  Kultura 2004-12-28 12:58

Gabonetako oporretan aspertzeko denborarik ez dute izango Erandioko umeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Altzaga auzoan, umeentzako jolasgarri diren barrakak egongo dira aurten ere Gabon garai hauetan. Horrela, bost atrakzio jarri dituzte Bereterretxe kalean, indarrean dauden lege-arauetan agindutakoari jarraituz. Abenduaren 21ean jarri ziren eta urtarrilaren 9an kenduko dituzte. Gaueko hamarrak arte egongo dira zabalik egunero. Barraketan ibili nahi dutenek euro bat ordaindu beharko dute saio bakoitzeko.
  Jendartea 2004-12-17 22:25

Astrabuduako KZguneko ikastaro guztiak jendez lepo

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Astrabuduko herritarrek pozik hartu dute azaroaren amaieran auzoan irekitako KZgunea, udal arduradunek azaldutakoaren arabera. Abenduan programatutako 20 orduko ikastaroetako plaza guztiak bete dira eta, gainera, itxarote zerrendarako izena eman du jendeak, urtarrilean ikastaroak egiteko. Prestakuntza eremu horrez gain, "nabigazio eremua" ere badu KZguneak, nahi duten herritar guztiek erabiltzeko.
  Jendartea 2004-12-17 22:13

Gabonetarako 130 autoentzako aparkalekua zabalduko dute Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Udalak aparkaleku publiko berria irekiko du Gabonetan Astrabuduan. Iturrimingo kaleko orube batean dago kokatua, Ignacio Aldekoa ikastetxe publikoaren ondoan, hirigunean bertan. Aparkaleku falta da herritarrek auzoan duten arazorik larrienetakoa eta arazo hori arintzen lagunduko du lehen behin-behinekoz erabiltzen zen gunea, udal arduradunek azaldu dutenez.
  Jendartea 2004-12-14 21:57

Trafiko aldaketak Astrabuduan lanak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Txakurzulo eta Etxegorriko etengailuak berritzeko lanak direla eta, kale horietan ezin izango da ibilgailurik ibili eta, beraz, trafikoa desbideratu egingo da. Horrela, abenduaren 14, 15 eta 16an itxi egingo da Txakurzulo eta Etxegorri kaleek bat egiten duten tartea. Egun horietan, La Avanzadatik datozen hirugarren mailako ibilgailuek Atxutegiko bidea erabili beharko dute derrigorrean, Astrabuduako hirigunea zeharkatzeko.
  Kultura 2004-12-13 18:49

Bihar egingo du Berbots euskara elkarteak ohiko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko euskaltzaleek bilera izango dute bihar Berbots Erandion Euskaraz taldearen egoitzan. Elkartearen aurreko batzarrean erabaki zuten legez, iluntzeko 7:30ean hasiko da bilkura. Besteak beste, ostiralean egingo den bertso-jira eta larunbateko ipuin kontalariaren saioak direla-eta egin beharreko azken ikutuez eta gazteak eta euskarari buruzko proiektuaz mintzatuko da.
  Jendartea 2004-11-29 22:07

Erandioko Udalak "zaila" ikusten du erretako etxeko bizilagunak bertara itzuli ahal izatea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joan den asteartean, Erandioko Pagoeta kaleko 5. zenbakian izandako sutearen ondorioz euren etxea utzi behar izan zuten lau familietako kideak bertara bueltatu ahal izatea "oso zaila" ikusten dute udal arduradunek. Asier San Nicolas Hirigintza zinegotziak adierazitakoaren arabera, "larriki kaltetuak aurkitzen dira egituraren hainbat elementu, teilatua, hurrenez hurren". Hala ere, teknikarien behin betiko txostenaren zain daudela aipatu du.
  Jendartea 2004-11-29 21:27

Erandioko bizilaguna zauritu da Galdakaon izandako auto-istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pronostiko erreserbatuko zauriak izan ditu PA.N.R. 35 urteko erandioztarrak, 11:30ak baino apurtxo bat lehenago, bere autoak beste baten kontra jo duenean, Galdakaoko Erletxeko errotondan, DYAko iturriek jakinarazi dutenez. Aipatu udalerriko ospitalera eraman behar izan dute zauritua.
  Kultura 2004-11-26 18:09

Ipuin tailerrak antolatu dituzte Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Euskara Zerbitzuak ipuin tailerrak antolatu ditu guraso, irakasle, begirale, hezitzaile eta interesatuta egon daitezkeen guztiei zuzenduta. Azaroaren 29tik abenduaren 24ra egongo da izena emateko epea. Informazio gehiagorako, 94 489 01 28 telefono zenbakira deitu edota euskara@erandioko-udala.net helbidera bidali dezakete mezua interesa dutenek.
  Jendartea 2004-11-25 20:59

Lau dira sutearen ondorioz etxez aldatu behar izan dituzten familiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Herenegun, Erandioko Pagoeta kaleko 5. zenbakian izandako sutearen ondorioz euren etxea utzi behar izan zuten lau familiei landetxe batean eman die ostatua Udalak, tokiko erakundeko teknikariek eraikinean izandako kalteak aztertu bitartean. Bertoko bizilagunei euren pisuetara sartzen utzi zieten atzo, udaltzaingoen begiradapean, sutetik libratutako arropak eta bestelako ondasunak hartzeko.
  Jendartea 2004-11-24 21:12

KZgunea zabaldu dute Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandio udalerriko bigarren KZgunea inauguratu dute gaur Astrabuduako Atxutegi kalean. 300 metroko azalera du eta 16 ordenagailu daude bertan. Hain zuzen ere, Altzagakoak duen jende pilaketa eta erabiltzaile hazkundea dela medio, informatika prestakuntzarako zentro berria ireki behar izan du Udalak.
  Ekonomia 2004-11-24 18:39

Aser enpresan duten "lan karga handiari" egotzi diote langile baten heriotza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri ELA sindikatuko ordezkariak kezkatuta agertu dira gaur Asua-Erandio bidean dagoen Aser S.A. enpresan langileek jasaten duten "lan karga handiarekin". Hain zuzen ere, lantegiko labean beharrean ari zela, gizonezko bat hil zen astelehen gauen, "ustez bihotzekoak jota". Lan karga horrek lan istripuekin lotura zuzena duela uste dute.

Nabarmenak

Zorion agurrak