Kultura 2004-01-08 21:21

Interneten hizkuntza gutxituak babesteko fundazioa sortu dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Informazioaren Gizartean hizkuntza aniztasuna" babestu eta horren gaineko "ingeniaritza-lana" sustatzeko asmoz, Club Unesco Metalingua fundazioa abian jarri dute Bizkaiko hainbat enpresarik eta adituk. "Hizkuntza gutxituak oinarri dituzten internet komunitateen ohiturak" ere aztertuko ditu Erandioko Geinsa enpresan egoitza izango duen erakunde berriak. Bide batez, gizatalde hauen laguntzaile eta eragile izateko asmoa dute.
  Ekonomia 2004-01-07 22:58

Berriro ere greban San Jose udal egoitzako langileak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Lan-baldintza hobeagoak eta soldata handiagoak" eskatzeko, greba mugagabean daude Erandioko San Jose udal egoitzako hamaika langile. Besteak beste, garbiketa, harrera eta 'office' zerbitzuetan egiten ari dira lanuzteak. Adinekoak zaintzeaz arduratzen diren lan-itunpeko tituludunak, aldiz, normaltasun osoz dihardute lanean.
  Jendartea 2004-01-07 21:28

Leioako motorista bat hil da Avanzada errepidean gertatutako istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Motorrean zihoan Leioako bizilaguna hil zen, atzo arratsaldean, Erandio parean, Avanzada errepidean (BI-637) izandako istripuaren ondorioz. 15:50ak aldera gertatu zen ezbeharra. Ertzaintzak jakitera eman duenez, zartakoarengatik jasandako zauri larrien eraginez, une-unean hil zen motorra gidatzen ari zen R.R.M. gizona. Oraindik ere, ezbeharra zergatik gertatu zen ikertzen ari dira.
  Jendartea 2004-01-02 22:20

Asteburuetan ikasketa-gelak zabaltzea eskatu du Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azterketa garaiko asteburuetan ikasketa gelak zabaltzea eskatu dio Udalari Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaleak. Gainera, ikasketa-gelen ordutegia, astelehenetik igandera, etengabekoa izan beharko litzatekeela adierazi du Ruizek.
  Jendartea 2003-12-29 16:44

Gazte bat zauritua Erandion bere kotxea iraultzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Etzaintzak jakitera eman duenez, A.M.D. izeneko mutil gaztea zauritua gertatu zen atzo Erandion, bera gidatzen ari zen kotxea errepidetik irten eta irauli egin zenean.

Goizean, 7:30ak baino apurtxo bat lehenago gertatu zen auto-istripua, N-637 errepidean, Getxorako norabidean. Oraindik zergatik ez dakitela, Bilboko matrikula zeukan Seat Ibiza galtzadatik atera, eta erdibitzailearen kontra jo ondoren, irauli egin zen.
  Jendartea 2003-12-26 21:16

Kultura Udal Kontseiluko araudia onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kultura Kontseiluko araudia onartu zuen, asteazkenean egindako osoko bilkuran, Erandioko Udalak. Erakunde honetan, udalerriko kultura, gizarte eta kirol elkarteek edukiko dute parte hartzeko aukera eta, hauek dauzkaten beharrak eta antolatzen dituzten ekintzak arautzea izango du helburu.
  Politika 2003-12-22 21:13

'Etorkina ez da gaizkilea' kanpainia abian jarri du Erandioko IU-EBk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EAEn bizi diren kanpotarrek pairatzen duten egoeraren aurrean herritarrak sentsibilizatzeko, 'Etorkina ez da gaizkilea' kanpainia abian jarri du IU-EBko Erandioko batzordeak. Kartelak jarriko dituzte, Espainiar Gobernuko Barne Ministeritzari etorkinen errolda-datuak eman ez diezazkion Erandioko Udalak.
  Ekonomia 2003-12-17 21:36

Lanuztea bihar Erandion, Siemsa Norte enpresako langile baten heriotzagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lankide baten heriotza dela eta, Erandioko Siemsa Norte enpresan bi ordutako lanuztea egitera deitu du CCOO sindikatuak.

Francisco Cabado Leiras Siemsa Norte enpresako langilea eta CCOO sindikatuko ordezkaria zen, eta joan den astelehenean hil zen, bere enpresaren aginduz, Zaragozan zegoenean muntaia lanak egiten.

Lanuztea goizeko hamaiketatik ordu batetara izango da. Gainera, konzentrazioa egingo dute 12:30ean Erandioko Udaletxeko plazan.
  Politika 2003-12-16 21:01

Gizarte gaiekiko, Udal Gobernuaren (EAJ-EA) "utzikeria" salatu du Erandioko IUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Atzoko osoko bilkuran, gehiengo osoz, onartutako udal aurrekontuak kritikatu ditu gaur Natalia Rodríguez Erandioko IU-EBko bozeramaleak. Honen iritziz, Udal Gobernuaren (EAJ-EA) "kudeaketa kaskarraren eredu" dira aurrekontu berriak. "Premiazkoak ez diren gaiak kontutan hartzen ditu, gizarte beharrizanak bazterrean utziz", adierazi du.
  Iritzia 2003-12-14 21:33

Zorionak eta eguberri on - Xabier Kintana / euskaltzaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gabon jaiak hurbiltzean gure kaleetan maiz ikus daitezke goiko hitz horiek, jendeari bizimodu hobea opatzeko asmoz. Pertsona batzuek, ordea, ez dute jakingo euskal hitz horien jatorria, eta, jadanik gauden giroari ondo dagokionez, lerro hauetan berba horiek nondik heldu diren azaltzen ahaleginduko naiz.
  Politika 2003-11-27 21:48

Erandioko egoitzan itxi dira Ertzaintzako ordezkari sindikalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ertzaintzako ELA, ERNE, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariak polizia horren Erandioko egoitzan itxi dira. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak ez dituela segurtasun arloko baldintzak negoziatu nahi salatu nahi dute ekintza horren bidez. Izan ere, urtebetean aurreneko aldiz bildu da gaur Jaurlaritzaren eta sindikatuen arteko negoziazio mahaia, baina inolako akordiorik gabe amaitu da batzarra. Are gehiago, euren "lankide direnak erabiliz" bileratik bota dituzte.
  Iritzia 2003-11-15 21:39

Euskararen eguneroko soka-tiran - Xabier Kintana / euskaltzaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egunokaz Eusko Jaurlaritzak 2001an egindako azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak argitaratu eta banatu ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan euskarak gorakada nabarmena egin du azken hogei urteotan, Nafarroan, aldiz, apurtxo bat besterik ez da hazi, eta Frantziapeko Euskal Herrian, aldiz, oraindik beherantz doa. Datu hauek argi eta garbi utzi dute guztiok aspaldidanik genekiena, agintarien borondatea eta erakundeen laguntza oinarrizkoak izaten direla hizkuntzen garapen eta aurrerabiderako. Eta, zer esanik ez, euskararekin batera, euskal nortasuna ere gora joan da, euskaldun izateko sentimendua handituz. Hori ere jakina zen, herritasuna lotu-loturik egoten baita nazioaren hizkuntzarekin.

Nabarmenak

Zorion agurrak