Gazteok  Uribe Kosta 2017-01-20 13:50

Inurritegia prozesua aurkezten ari dira, herriz herri

Inurritegia prozesua aurkezten ari dira, herriz herri

Joan den eguenean, hilaren 12an, Ernai gazte antolakundeak Inurritegia prozesuaren nondik norakoak aurkeztu zituen Algortan. Izan ere, antolakundea jaio eta lau urtera apirilean egingo duen bigarren kongresuari begirako bideari ekingo dio Ernaik egunotan, aurkezpenak eginez herriz herri. Hala, hurrengoak gaur bertan izango dira Itzubaltzeta/Romon, Leioan eta Erandion.

  Gazteok  Leioa 2017-01-20 12:35

Inurritegia prozesua aurkeztuko dute gaur, Leioan

Inurritegia prozesua aurkeztuko dute gaur, Leioan

Ernai gazte erakundeak Inurritegia prozesua abiatu zuen pasa den urrian, Gernikan, jaio eta lau urtera apirilean egingo duen bigarren kongresuari begira. Bide horretan, aurkezpenak egiten dabiltza herriz herri. Gaur, barikua, Leioako Kurkudi Herriko Tabernan egingo dute, 20:00etatik aurrera.

Izan gazte, izan bihurri, izan inurri... Inurritegian!

Izan gazte, izan bihurri, izan inurri... Inurritegian!

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Ostiral honetan, urtarrilak 20, Ezker Abertzalearen eta Gazte Antolakundearen bilakaera azaltzeko saioa. 17:30etan Abian Herriko Tabernan.

Garaipenaren belaunaldia gara!

Garaipenaren belaunaldia gara!

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Algortan inurritegia aurkezten! Oinak beti lokatzetan, Inurritegian ikusiko dugu elkar! Izan gazte, izan bihurri, izan inurri... inurritegian!

Prekarietatea hiltzailea!

Prekarietatea hiltzailea!

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Prekarietateak 24 urteko gazte bat hil du Gorlizen. Bihar, 12:30ean Sopelako Mec-Mec pizzeria aurrean elkarretaratzea! Denok kalera!

  Gazteok 2017-01-11 17:14

Herriak ez du barkatuko!

Erabiltzailearen aurpegia ernai Uribe Kosta

Herriak ez du barkatuko!

Prekarietatearen ondorioz urteko bigarren heriotzaren berri izan dugu gaur. Garraioarekin lotutakoa hau ere. Baina gaztea, 24 urteko gazte bat. Gorlizeko “Pizzeria Mec Mec”-eko langilea zen eta abenduaren 30eko gauean izan zuen istripua, azken banaketa egiten zegoela, eta gaur, urtarrilaren 10ean, hil egin da.

Gora EPPK! Gazteok zuekin!

Gora EPPK! Gazteok zuekin!

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Gazte antolakundeko kideok Madril eta Parisen kateatu gara. Presoen aurkako salbuespen neurriak salatu eta EPPK babesteko. Gora EPPK! #GazteokZuekin

#AltsasukoakAske

#AltsasukoakAske

Erabiltzailearen aurpegia Algortatik Hanka Abenduak 20 KONTZENTRAZIOA. 20:00 Telletxen. #AltsasukoakAske Indar okupatzaileak kanpora!
  Gazteok  Uribe Kosta 2016-12-16 13:53

"Desobedientzia larria" egotziz zigor ekonomikoa Gasteizko herri harresian atxilotutako gazteentzat

ARGIA.EUS / Lander Arbelaitz

"Desobedientzia larria" egotziz zigor ekonomikoa Gasteizko herri harresian atxilotutako gazteentzat

1.080 euroko zigorra ordaindu beharko du Gasteizko herri harresian parte hartzeagatik atxilotutako zortzi gazteetako bakoitzak. "Desobedientzia larria" delitua egotzi die epaileak, auzipetuen presentziarik gabe asteartean Gasteizen egin zuten epaiketaren ostean. "Berriz ere egingo genuke" adierazi dute. Zigorrak eta epaiketaren gastuekin 16.000 euro ordaindu behar dituztela kalkulatu dute eta hauek lortzeko kanpaina abiatu dute.

  Gazteok 2016-12-13 17:23

Izan gazte, izan bihurri, izan inurri... inurritegian!

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Izan gazte, izan bihurri, izan inurri... inurritegian!

Ernai gazte antolakundea sortu zenetik 4 urte betetzeko diren honetan, II.Kongresu Prozesua burutzera goaz hego Euskal Herriko herri zein auzoetan. Zukgua prozesutik egun arteko borroka oparoaren uzta jaso, eta aurrera begirako erronkak markatzera goaz.
  Gazteok  Getxo 2016-12-13 14:15

Auzipetuen presentziarik gabe egin dute Gasteizko herri-harresiko gazteen kontrako epaiketa

Auzipetuen presentziarik gabe egin dute Gasteizko herri-harresiko gazteen kontrako epaiketa

Gasteizko herri-harresian parte hartzeagatik auzipetutako zortzi gazteak ez dira epaitegi barrura sartu. Halere, jakinarazi dutenez, epaiketa egin egin dute, haiek gabe. Eurak, epaitegiaren aurrean 12:30ean egindako elkarretaratzean parte hartu dute. Horien artean, Itzubaltzeta/Romoko gazte bi daude auzipetuta.

  Gazteok  Getxo 2016-12-13 10:07

Ez dira epaiketara aurkeztuko Gasteizko Harresiagatik epaitzera deitutako gazteak

Arabako Alea

Ez dira epaiketara aurkeztuko Gasteizko Harresiagatik epaitzera deitutako gazteak

2015eko urriaren 10ean Gasteizko Harresian atxilotutako zortzi gazte epaituko dituzte hilaren 13an, Gasteizko epaitegietan. Fiskaltzak desobeditu izana leporatzen die; zazpi auzipeturentzat bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du, eta aurrekari penalak dituen zortzigarrenarentzat hamabi hilabete. Hala Bedik zabaldu duenez, gazteak ez dira epaiketara joango.

  Gazteok  Getxo 2016-12-12 16:12

Bihar epaituko dituzte Itzubaltzetako bi gazteak, Gasteizen

Bihar epaituko dituzte Itzubaltzetako bi gazteak, Gasteizen

Bihar, martitzenean, Gasteizko herri-harresian atxilotutako Itzubaltzeta/Romoko lagun biak epaituko dituzte Gasteizko epaitegietan, beste 6 gaztegaz batera; fiskaltzak espetxe zigorra eskatzen du zortzientzat. Egoera hori salatzeko, kontzentrazioa deitu dute 12:30ean, epaitegiaren sarreran bertan. Arrastian, berriz, elkarretaratzea egingo dute herrian, Kolas plazan, 19:30ean.

  Gazteok  Getxo  Uribe Kosta 2016-12-07 14:24

Espainiako Konstituzioa Euskal Herriaren "zapalkuntzen iturria" dela salatu dute

Espainiako Konstituzioa Euskal Herriaren "zapalkuntzen iturria" dela salatu dute

Atzo, abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren Egunari planto egin eta Herri Eskola egin zuen Uribe Kostako Ikasle Abertzaleak eragileak Sopelako Ander Deuna ikastolan. Era berean, Algortan, Ernaiko kideek Konstituzioa sinbolikoki erre zuten, "batzuentzat legeen legea dena, guretzat zapalkuntzen iturri baino ez delako".

  Gazteok 2016-11-30 11:30

Black Friday, black future! Jaio. Kontsumitu.

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Black Friday, black future! Jaio. Kontsumitu. Hil. Hau da kapitalismoak eskaintzen digun bizitzaren zikloa. Bizi zaitez kontsumitzeko, sistemak berak kontsumitu zaitzan, hil zaitzan. Sistema kapitalistaren gurpilean bueltaka gabiltza etengabean laborategiko saguak bezala. Gure nahi eta beharrak sortzen dituzte artifizialki, produktu desberdinekin probak egin eta zuzenean merkatura. Merkexeago jarrita norbaitek erosiko du, seguru.

  Gazteok  Getxo  Uribe Kosta 2016-11-25 15:02

Gazteraiki topaketak aurkeztuko dituzte bihar Algortan

Gazteraiki topaketak aurkeztuko dituzte bihar Algortan

Abenduaren 9tik 11ra arteko aste-akabuan, Gazteraiki Euskal Herriko gazte-mugimenduen autogestio-topaketak izango dira Barañainen (Nafarroa). Hori dela-eta, Algortan dauden hainbat proiektu alternatibo aurkeztuko dituzte zapatu honetan, hilaren 26an, Algortako Tellagorri plazan.

  Gazteok 2016-11-25 14:19

Neska gazteok batu eta askatu gaitezen!

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Neska gazteok batu eta askatu gaitezen!

Gizartearen funtsa ulertzeko, gizon eta emakumeen arteko harremanak ulertu behar direla esan zuen behin Angela Davisek. Esaldi horri tiraka, ezinbestekoa da gaurko egunean azaleko irakurketetatik atera eta putzu sakon eta beltzean igeri egitea. Azaroak 25, emakumeonganako indarkeriaren aurkako eguna dugu, egun bat gehiago, patriarkatuak egunero-egunero zapaltzen baikaitu.
  Gazteok  Erandio 2016-11-14 17:54

Erandioko Udalak laguntza eskatuko die gazteei droga-kontsumoaren ikerketa egiteko

Erandioko Udalak laguntza eskatuko die gazteei droga-kontsumoaren ikerketa egiteko

Erandioko Udalbatzak onartu berri du drogamenpekotasunen aurka borrokatzeko 2020ra bitartean erabiliko duen esku-liburua: "Adikzioei buruzko Erandioko udal plana. 2016-2020". Testu horretan, Udalak sortu duen hirugarren plana, garrantzia eman diote gizarte-hezitzaileen rolari eta gazteakaz batera lan egiteari.

  Gazteok  Getxo 2016-11-14 11:30

Indabadaren alde mobilizatzera dei egin dute

Indabadaren alde mobilizatzera dei egin dute

Algortako ehun gaztek baino gehiagok Getxoko Udalak Indabada jaialdiaren antolatzaileen kontra hartutako neurri "eskandalagarriak" salatu dituzte. Azaldu dutenez, indaba-jana egin zenetik hona, "gazte ugarik jarraipenak, identifikazioak eta telefono bidezko jazarpenak" jazo dituzte. Arazoa ekimena Udalari ez jakinaraztea da. Halere, hori "aitzakia" baino ez dela uste dute gazteek. Hori dela-eta, datozen egunetan hainbat protesta-mobilizazio deituko dituzte, baita jai-egun horren aldeko sinadura bilketa bat abiatu ere.

  Gazteok  Getxo 2016-11-14 11:15

Indabadaren "aurkako jazarpenak" salatu dituzte

Joan den zapatuan, hilaren 12an, Indabadaren aldeko agerraldia egin zuten San Nikolas plazan Algortako ehun gaztek baino gehiagok. Horretan, urriaren 29an ospatutako indaba-janaren kontra "Udalak hartutako neurri eskandalagarriak" salatu zituzten.