Gazteok  Erandio 2016-04-28 18:00

EGAk 9 urte bete dituela ospatuko dute zapatuan, Altzagan

EGAk 9 urte bete dituela ospatuko dute zapatuan, Altzagan

2006ko abenduan, "herrian gazteontzat ezer ez dagoelako" kezkatuta, 15 bat lagunek batzeari ekin zioten, gazte aisialdiaren inguruan lan egiteko asmoz, Gabonetako oporrak baliatuta. Hortik abiatutako ildoak herriko Inauterietan play-back-a eta bestelako ekimen batzuk antolatzera eroan zituen. Erandioko Gazte Asanblada 2007ko apirilaren 28an aurkeztu zuten jendaurrean.

  Gazteok  Leioa 2016-04-22 18:37

Burujabetza bultzatu gura du biharko Gazte Egunak

Burujabetza bultzatu gura du biharko Gazte Egunak

Zapatu honetan, apirilak 23, Gazte Eguna egingo du Leioako Kale Gorrian gazte-asanbladak; "Burujabetzaren giltza. Gazteok Lei(h)oa zabaltzera goaz!" goiburupean, hainbat jarduera antolatu dituzte. Horien bidez, "burujabetzaren ideia" indartu, eta "Leioa berria eraikitzen hasteko lehenengo urratsa" eman gura dute gazteek. Diotenez, "Leioa ez da gazteontzako herria. Hori aldatu beharra dago".

  Gazteok  Uribe Kosta 2016-04-20 11:40

Kukutza eraitsi zutenean atxilotutako Uribe Kostako lagun biak absolbitu dituzte

Kukutza eraitsi zutenean atxilotutako Uribe Kostako lagun biak absolbitu dituzte

Bilboko Kukutza III gaztetxea eraitsi zuten egunean atxilotu zituzten hamazortzi lagun errugabetzat jo dituzte, horien artean eskualdeko bi lagunak, eta espetxe zigorra lau hilabetera murriztu diote beste bati. Hala, iazko irailean Bilboko auzitegian egindako epaiketaren sententzia atzera bota du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak. Epai horrek bederatzina hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuen auzipetu guztientzat, "desordena publikoak" eragitea leporatuta. Horrez gainera, 84.000 euroko kalteak ordaindu behar izatea eskatzen zuen.

  Gazteok  Getxo 2016-04-19 13:17

Txorimaloren aldekoak lau katu baino gehiago direla erakutsi dute Algortan

Txorimaloren aldekoak lau katu baino gehiago direla erakutsi dute Algortan

Joan den zapatuan, hilak 16, adin ezberdinetako 40 gaztetik gora bildu ziren Algortako Aldai Patronatuan, Getxoko Txorimalo gaztetxea zenagaz zer egin daitekeen eztabaidatzeko. Eztabaida-prozesua ez da egun horretan amaitu; hori dela eta, hurrengo saioa maiatzaren 8an, domekan, egingo dute, 19:00etan Aldai Patronatuan.

  Gazteok  Getxo 2016-04-15 12:57

Proposamen ugari, Algortako Gazteak taldearen ekimenez

Proposamen ugari, Algortako Gazteak taldearen ekimenez

Martxoaren 12ko aurkezpenaren ostean, martxan dira daborduko Algortako Gazteak aisialdi-talde alternatiboaren hainbat tailer. Hori horrela, bihar, zapatuan, mendi-taldeko neska-mutilek Algortatik Armintzara arteko ibilaldia egingo dute, goizeko 09:00etatik aurrera.

  Gazteok  Getxo 2016-04-08 12:07

Lau katu baino gehiago direlako: "Hamarnakatu"

Lau katu baino gehiago direlako: "Hamarnakatu"

Ia urtebete igaro da Algortako gazte-asanblada desegin zenetik, eta ordutik, okupatutako eraikina "hutsik" dago, jende barik, proiekturik gabe. Hori dela eta, grina isiotu guran eta Txorimalo gaztetxea zenagaz zer egin adosteko, eztabaida irekia egingo dute Algortako gazteek apirilaren 16an, zapatuan, Algortako Aldai Patronatuan, 19:00etan.

  Gazteok  Plentzia 2016-04-06 12:30

Gaztetxoentzako udako programan izena eman daiteke hilaren 12ra arte

Gaztetxoentzako udako programan izena eman daiteke hilaren 12ra arte

Udaberrian murgilduta gauden arren, bada garaia udako oporraldia antolatzeko, edo horixe egin beharko dute, behintzat, "Uda Plentzian" egitasmoan parte hartu gura duten guztiek. Izan ere, hilaren 12an, martitzenean, amaituko da udako programan izena emateko epea. Goñi Portalera jo beharko da bete beharreko orria entregatzera. 

  Gazteok  Getxo 2016-03-22 12:35

Algortako hainbat gaztek 24 orduz "euskaraz bizitzeko" hautua egin zuten martxoaren 16an

Hilaren 16aren 24 orduak euskaraz bizitzeko gonbita egin zien udalerriko gazte guztiei Algortako Ernai gazte antolakundeak, "Goazen 24 orduz burujabe izatera" goiburuagaz. Ekimen horregaz, Ernaiko kideek egunerokotasunean euskaraz aritzeko aukerak, zailtasunak, oztopoak eta laguntzak azaleratu gura izan dituzte. Hori aurkezteko, ekimenean parte hartu zuten hainbat gazteren esperientziak batu dituzte bideo batean, hilaren 25etik 28ra Laudion egingo den Gazte Danbadan parte hartzera deia egiteagaz batera.

  Gazteok  Getxo 2016-03-22 11:32

Badator Hamargarrena lantaldea: "Gaztetxea gure egiten saiatu behar dugu"

Iker Rincon Moreno

Badator Hamargarrena lantaldea: "Gaztetxea gure egiten saiatu behar dugu"

"Badator hamargarrena" goiburuagaz, Algortako hainbat gaztek Txorimalo gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko egitarau zabala prestatu dute, 10 egun iraungo duena.

  Gazteok  Erandio 2016-03-18 13:00

Afari akustikoa izango da Kalezulon gauean

Afari akustikoa izango da Kalezulon gauean

Gaur, barikua, Erandioko Kalezulo gaztetxeak urteko lehenengo afari akustikoa hartuko du. Ohi den legez, ekitaldia 21:30ean hasiko da. Erandioko Gazte Asanbladak zabaldu duenez, "Kalezulok izan duen denboraldi zailaren ostean martxan jartzeko garaia heldu da!". Horretarako, oraingo honetan gonbidatuak The Coast bikoteko Leire Lopez Goti eta Endika Basterretxea Zalbidea izango dira.

  Gazteok  Getxo 2016-03-15 17:40

Algorta 24 orduz "herri euskaldun" bihurtzeko deia egin dute Ernaiko kideek

Algorta 24 orduz "herri euskaldun" bihurtzeko deia egin dute Ernaiko kideek

"Euskal Herriko gazte gehienek euskara ezagutzen dute, eta hizkuntza hori erabiltzeko gai da. Hala ere, horietatik zenbatek erabiltzen dute egunerokotasunean euskara?" Galdera hori eginez, Algortako Ernai gazte antolakundeak bihar, eguaztenean, 24 orduz euskaraz aritzeko gonbita egin die udalerriko gazte guztiei, "Goazen 24 orduz burujabe izatera" lemapean.

  Gazteok  Getxo 2016-03-10 10:50

Gazte Danbadara joateko deia egin dute Itzubaltzetako gazteek

Itzubaltzeta/Romoko Ernai gazte antolakundeko kideek martxoaren 25etik 28ra Laudion izango den Gazte Danbada jaialdira joateko deia egin dute, "#Bagoaz" lemapean. Sarrerak daborduko eros daitezke ohiko lekuetan, 35 euroan. Egun bakoitzeko sarrerak, berriz, 15 euroan eros daitezke aldez aurretik, eta 18 euroan bertan.

  Gazteok  Getxo 2016-03-09 11:01

Algortako Gazteak taldea aurkeztuko dute zapatuan San Nikolas plazan

Algortako Gazteak talde sortu berriak bere burua aurkeztuko du zapatu honetan, hilaren 12an, Algortako San Nikolas plazan. Hitzordua goizeko 11:00etan jarri dute, eta bertan, azken hilabeteetan prestatutako lana ezagutaraziko diete bertaratutako neska-mutil denei. Izan ere, euren helburua da Algortako gazteek euren "espazioa" izatea proiektu horretan, euren parte-hartzea sustatuz. Izan ere, azaldu dutenez, "gazteak gure mugimenduko parte izatea gura dugu; guk ez dugu zerbitzu bat eskainiko eurek erabili dezaten soilik; horren parte izatea eta sentitzea gura dugu".

  Gazteok  Getxo 2016-03-02 16:55

Gazteei begirako tailerretan izena emateko epea zabaldu du Getxoko Udalak

Gazteei begirako tailerretan izena emateko epea zabaldu du Getxoko Udalak

Martxoan, apirilean eta maiatzean zehar izango diren lantegietan izena emateko epea zabaldu du Getxoko Udalak. Oraingo honetan, nobedade gisa, Brikolaje-, iturgintza- eta elektrizitate-moduluak eskainiko ditu. Hiruak 16 urtetik 25 urtera bitarteko neska-mutilei zuzenduta egongo dira, eta apirilaren 2an, 27an eta maiatzaren 7an hasiko dira, hurrenez hurren.

  Gazteok  Erandio 2016-02-26 18:30

Gazteen absoluzioa ospatzera deitu du Erandioko Gazte Asanbladak

Gazteen absoluzioa ospatzera deitu du Erandioko Gazte Asanbladak

Erandioko Gazte Asanbladak herri- eta gazte-mugimenduarentzako "albiste ona" iritzi dio Kalezuloren auzia dela-eta auziperatutako gazte biak absolbitu izana eta Kalezulo gaztetxearen balizko hutsaraztea "bertan behera utzi" izana. Euren ustez, "bazen garaia" horrelako berriak izateko. Halere, EGAk gogora ekarri du atzo zabaldutako epaia ez dela irmoa eta akusazioek helegitea ipintzeko aukera izango dutela. Edozein kasuan, behin-behineko garaipena ospatuko dute, topa eginez, gaur gauean. Hitzordua 21:00etan jarri dute, Jado eta Ibarra kaleen kantoian.

  Gazteok  Getxo 2016-02-26 13:15

Indabada prestatzeagatik, 600 euroko isuna ezarri diote gazte bati

Indabada prestatzeagatik, 600 euroko isuna ezarri diote gazte bati

Urteroko ohiturari jarraituz, iazko urriaren 31n 16. Indabada ospatu zuten Algortan. Guztira, 300 lagun baino gehiago batu ziren San Nikolas plazara, prestatutako egun osoko egitarauaz gozatzera. Ohi den legez, gazteek osatutako batzorde batek antolatu zuen jaialdia; halere, Getxoko Udalak Lander Labajo gazteari 600 euroko isuna ezarri dio, bera ekitaldi horren "arduraduna" zelakoan, "udal baimenik gabeko ikuskizun publikoa" egiteagatik.

  Gazteok  Getxo 2016-02-25 17:25

Gazte Danbada aurkeztu dute gaur Getxo I ikastetxean

Gazte Danbada aurkeztu dute gaur Getxo I ikastetxean

Atzo Aixerrota BHI institutuan egin bezala, Algortako Ernai gazte antolakundeko kideek Gazte Danbada aurkeztu eta bertara joateko deia egin diete Julio Caro Baroja BHI-ko ikasleei. Martxoaren 25etik 28ra bitartean ospatuko dute Aitzina eta Ernai antolakundeek Gazte Danbada jaialdia Laudion, "Esna harrapa gaitzala" lemapean.

  Gazteok  Erandio 2016-02-25 17:09

Kalezuloko gazte biak absolbitu dituzte

Kalezuloko gazte biak absolbitu dituzte

Bilboko 5. epaitegiko Dolorez Muñoz magistratuak Imanol Eguzkiza eta Oier Torre gazte erandioztarrak absolbitu ditu Kalezuloren auzian. Magistratuaren arabera, pasa den astean epaitutako gazteak zuzen identifikatu zituzten eta gaztetxearen ardura kolektiboa zuten. Halere, bere ustez, ez da probatuta geratu deliturik dagoenik, lurralde-auzitegietako jurisprudentziari kasu eginez. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak bost lan-egun dituzte helegitea jartzeko. Erandioko Gazte Asanbladak gaur iluntzean bilduko da testua baloratzeko.

  Gazteok  Sopela 2016-02-24 17:55

Sekeko gaztetxea itxiko dute gazte-asanblada indartzeko

Sekeko gaztetxea itxiko dute gazte-asanblada indartzeko

Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) Sekeko gaztetxearen ateak ixtea erabaki du, hainbat asanblada eta hausnarketaren ondoren. Kolektiboak zabaldu duenez, errota zaharrak hasieratik behar asko eskatu du. Hasieran, “gogoz berpiztu” zuten, baina urteak aurrera joan ahala, espazio horrek “gehiegizko lan eskerga suposatu du bertan militatzen duten kideentzat, gehiegizko indarra bideratu baita eraikina bera mantentze- eta gobernatze-beharretan, bestelako lanketetarako energia agortuz”.

  Gazteok  Getxo 2016-02-24 13:30

Gazte Danbadara joateko deialdia egin diete Aixerrota institutuko ikasleei

Gazte Danbadara joateko deialdia egin diete Aixerrota institutuko ikasleei

Algortako Ernai gazte-antolakundeak Gazte Danbada jaialdian parte hartzeko deia egin die gaur goizean, eguaztena, Aixerrota institutuko ikasleei. Martxoaren 25etik 28ra bitartean ospatuko dute Aitzina eta Ernai antolakundeek Gazte Danbada jaialdia Laudion, "Esna harrapa gaitzala" lemapean. Sarrerak daborduko erosi daitezke Algortako Hator tabernan, 30 euroan, 10eko taldeetan erosita otsailak 28 baino lehen; eta 35 euroan, banaka erosita. Egun bakoitzeko sarrerak, berriz, 15 euroan eros daitezke aldez aurretik, eta 18 euroan bertan.