Gazteok 2007-04-30 18:51

Erandiok ongi etorria egin dio gazte asanbladari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joan den larunbatean, apirilak 28, egin zuen jendaurreko aurkezpena, Txorierrin, Erandioko Gazte Asanbladak (EGA). Goizetik herri kirolak, trikixa doinuez alaitutako txikiteoa, musika, txalaparta eta bertso bazkaria izan ziren. Harrera ederra izan zuen jaialdiak, 50 bat gazte batuz. Hala ere, Ertzaintza ere izan zen berton: EGAk salatu duenez, bi gazte identifikatu zituen polizia autonomikoak, herrian pankarta informatiboak jartzen ari zirela. Etorkizunari buruz, EGAkoek asmo argiak dauzkate: "taldea kontsolidatzea eta Erandioko jaiei begira zer edo zer antolatzea", Garazi Garziak aurkezpenaren aurretik UKBERRI.NETi azaldutakoaren arabera. Zer edo zer hori, baina, asanbladak erabaki behar izango du: "agian Gazte Eguna egingo dugu, agian bestelakorik, guztion artean ikusiko dugu". Argazkian, aurkezpen egunean, EGAko kide bat ongi etorri pankarta jartzen.
  Gazteok 2007-04-25 20:06

Erandioko Gazte Asanblada aurkeztuko dute larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Larunbatean, hilak 28, duela 4 hilabetetik hona biltzen hasi zen Erandioko Gazte Asanbladaren jendaurreko aurkezpena egingo dute Txorierriko herrian. Garazi Garzia EGAko kideak UKBERRI.NETi jakinarazi dionez, "herrian gazteontzat ezer ez dagoelako" kezkatuta, 15 bat lagunek gazte aisialdiaren inguruan lan egiteko asmoz ekin zioten batzeari gabonetako oporrak aldera. Hortik abiatutako ildoak herriko Inauterietan play back-a eta bestelako ekimen batzuk antolatzera eraman zituen. Egun, erritmoa hartuta astero biltzen dira, ostiralero, laupabost koadrilako kideen parte hartzearekin eta erakunde sortu berrian "ahalik eta koadrila gehien" aritzeko erronka jarri diete beraien buruari. Larunbatean 30 edo 40 pertsona batzea espero dute. Eguna 11etan hasiko dute herri kirolekin. Ordu bat beranduago, triki txikiteoa abiatuko da metroko plazatik, eta arratsaldeko 2etan bertso bazkaria izango da polikiroldegiko ondoko plazan. Ondoren, Abiadura Handiko Trenaren aurka Bilboko Jesusen Bihotz plazatik 17:30ean abiatuko den manifestaziora joateko deia egin dute. Bitartean, gaur eta bihar, bazkarirako txartelak La Plaza tabernan eskura daitezke 5 eurotan. Argazkian, EGAk ez du aintzat hartzen Erandioko Udalak egiten duen gazte politika.
  Gazteok 2007-04-25 19:10

Txorimalo gaztetxearen urteurreneko bideoa sarean jarri du Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hilaren 11tik 14ra ospatu zen Getxoko Txorimalo gaztetxearen lehenengo urteurrenari buruzko irratsaio bereziaren audioak bildu eta Interneten jarri ditu Koska irratiak, FMko 108.0n entzun daitekeen Uribe Kostako irrati librea. Horretarako, urteurrenari amaiera eman zion kontzertuko musikariei egindako elkarrizketak, zuzeneko konexioak, entzuleen deiak, kontzertuko abestiak eta kontzertuaren ostean egindako ekitaldi politikoaren audioak eta irudiak uztartuz ekoiztutako bideoa Youtube.com-en jarri dute. Bideoak hamar minutuko iraupena dauka eta euskaraz dago, gaztelaniazko azpitituluekin. Argazkian, bideoan bertan agertzen den apirilaren 14an egindako grafitti tailerraren irudi bat.
  Gazteok 2007-04-15 22:27

Getxoko hainbat bizilagunek Txorimaloren lana goraipatu dute urteurrenaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ehunaka eta ehunaka gazte batu ziren atzo Getxoko Txorimalo gaztetxean jarritako karpapean zentro sozial autogestionatu horren lehen urteurrena ospatzeko. Alabaina, gaztetxeak jasotako oparirik onena Aixerrotako hainbat auzokidek egin diotena izan da. Izan ere, inguruko bizilagunek “auzokide okupez osatutako kolektiboari” idatzitako zoriontze gutun unkigarrian, urteurrena zoriontzeaz gain, kultur, giza eta erreibindikazio proiektua, “amets eta asmoekin” jarraitzeko animoak eman zizkieten gaztetxekoei eta “hurrengo belaunaldiari” lekuko hori pasatzeko erronka bota zieten. Bestalde, eta “komuneko bizikidetza errazteko” neurri gisa, eskaera bat egin zioten gaztetxeari: kontzertuak gaueko 11etan edo 12etan bukatzea. Horren guztiorren berri eman zuten Algortako Gazte Asanbladako (AGA) kideek atzoko kontzertuen artean gutuna bera irakurriz. Algortako Konter, Oreretako Pikutara eta Asturiaseko Skama La Rede musika taldeek leporaino bete zuten gaztetxean jarritako karpa 23:45ean bukatu zen kontzertuan. Argazkian, ostiralean egindako "manifestajaia"ren irudi bat.
  Gazteok 2007-04-11 16:18

Getxo udalerriko 500 gazte eta gazte kolektibok ezetza eman diote LZPri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Getxoko gazteok, LZPri ez" izeneko manifestua aurkeztu dute gaur goizean Getxoko Andra Mari elizpean dozenaka gaztek. Idazkian, gazteek Lurralde Zati Planaren proiektu "txikitzailea" onartzen ez dutela esateaz gain, LZP Getxon aurrera eramateko gazteen eta "gazteon etxebizitza beharraz erabilpen mediatikoa" egiten ari dela salatu dute. Gazteek gezurtatu dute LZPak etxebizitza arazoa konponduko duenik eta Etxebidek egindako zozketak eta jarritako baldintzak gaitzetsi dituzte. Aldiz, "Getxon dauden 3.799 etxebizitza hutsen erabilera", alokairu publiko eta soziala eta herri galdeketa proposatu dituzte, Amalurra errespetatzeko bidean. Bestalde, EAJ eta EAri "jarrera txikitzailea, inposatzailea eta espekulatzailea" izatea eta "herria suntsitzen" aritzea leporatu dizkiete, "Ezker Batua talde sasi-ezkertiarraren babesaz". Gainera, laster ekimen berriak abiatuko dituztela iragarri dute. Manifestua udalerriko 450 gazteen, Amarratsak, Algortako Segi, Algortako Gazte Asanblada, SUGA, Etorkizuna Eskaut Taldea, 21 azpiko Getxo Rugby taldea, Herri Norte Taldea, Itzubaltzetako gaztetxea, Koska irratia, Mundurat Sarea, Txorimalo gaztetxea, Karrika konpartsa eta Komandos Azkorri kolektiboen eta 23 gazte kuadrilen babesa jaso du. Argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen.
  Gazteok 2007-04-05 23:52

Lau egunez ospatuko dute Txorimalo gaztetxearen lehenengo urtea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Atzean geratu dira Sastraka, Kutxitril, Burdinola, Maidagan, Aixerrota, Kulturetxe eta Mentxakabarri, "gazteon etxeak hustu arren, gure ametsak inolaz ere ikutu ezingo dituztenaren adibide zuzena". Eta dagoeneko urtea bete du Txorimalo gaztetxeak, apirilaren 10ean, 40 bat neska-mutilek okupatu zutenetik. Gazteen parte hartzeaz, hamaika izan dira Getxo aldeko gune autogestionatuan egindako ekitaldiak eta bertatik abiatutako "borrokak"; baita, tartean, "proiektua zapuzteko trikimailuak" (argi mozketak, identifikazioak, hustuketak, bideozaintza kamerak...) ere, Txorimalokoek salatu dutenez. Hala ere, ez dute lortu eta, horrenbestez, hilaren 11tik 14ra ospatuko dute Txorimalo gaztetxearen urteurrena. Herritar guztiak gonbidatu dituzte jaialdira, baita eguneroko jardueretan parte hartzera ere. Argazkian, Getxo udalerrian urte betea gainditu duen bigarren gaztetxea da Txorimalo, Itzubaltzetaren atzetik.
  Gazteok 2007-04-03 21:20

Botiloiaren aurkako legea atera du Berangoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bide publikoan alkoholdun edarien kontsumoa debekatzeko ordenantza onartu berri du Berangoko Udalak. Miren Dobaran alkateak azaldutakoaren arabera, "auzotarren ongizatea bermatzeko" egin dute. "Bilbo eta Berango baino ez dira Bizkaian horrelako araudirik duten udalerri bakarrak", nabarmendu du. Oraindik ordenantza ez dago indarrean eta informatzea baino ez da izango udaltzainen hurrengo hamabost egunetako lana. Horretarako, Ertzaintzaren laguntza izango du tokiko poliziak: eurak arduratuko dira araudia betearazteaz, udaltzainak lanean ez dauden bitartean. Bi aste igarota, izunak jartzen hasiko da Berangoko Udala: 3.000 eurotara hel daitezke zigorrak. "Inori izuna jarri behar ez izatea nahiago" dutela adierazi du Dobaranek, "disuasio-neurria delako". Gaineratu duenez, "ez da gure asmoa dirua biltzea, baizik eta arazoa desageraraztea". Argazkian, ezezagun bat kalimotxoa egiten.
  Gazteok 2007-03-30 12:24

Gaztetxeak beharrezkoak dira: Mendibile herriarentzat!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Mendibile gaztetxea, Leioako hainbat gazte zein ez hain gazterentzako goiburu bat izan zen eta egun ere bada. Herri mugimenduaren sorkuntzaren iturburua bilakatu izan zen. Eraikin honen okupazioak, Udalaren jabegoan zegoen eraikin huts honen okupazioak, hainbat gazte eta proiekturen topalekua izan zen; Lila Gorriak talde feminista, Leioako Intsumiso Taldea (LIT), Alle, Amalurraren Defentzan, Gazte asanblada... Baina baita, gazte askoren topaleku ere bihurtu zen, Leioako gazte askok, bere irudimena landuz, eta autogestioa filosofiatzat hartuta, kultur eredu desberdin bat sortzen, zirriborratzen eta eraikitzen hasi baitzen. Kontzertuak, akelarreak, sagardo jaiak, liburutegia, hamaika tailer, antzerki taldea eta antzezlanak, azken finean gizarte kritika eta asaldatzea izan ziren 4 urte luzez eraikin hau bete izan zutenek. 2000. urteko ekainaren 26ko data mingotsean, Karmelo Sainz de La Maza eta bere udal taldeak, Leioako jaiak zirela baliatuz eta eraikina hutsik zegoenean, honen desalojoa bultzatu zuten arte. Magiaz betetako gune batekin bukatu zutelarik, berarekin espekulatu ahal izateko, eta kultura kapitalista oinarri Leioako auzokideontzako kontsumorako beste gune bat eskaintzen digute: jatetxe berri bat.
  Gazteok 2007-03-30 00:06

Mendibileren "hileta" parodiatzen ari ziren 50 bat gazteri oldartu zaizkie Leioako udaltzainak eta ertzainak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur iluntzean gonbidatu berezientzat zabaldutako Bizkaiko txakolinaren egoitzaren kanpoaldean, 50 bat gaztek salatu dute "Mendibileren heriotza". Beltzez jantzita eta "autogestioa" jartzen zuen zerraldoa zeramatela, kalejira egin dute neska-mutilek, Udondo gaztetxetik Mendibile jauregiraino, txakolinaren inguruko "negozioa" salatzeko. Izan ere, esan dutenez, "nahiko ezagunak ditugu" Asier Arzallus (Bizkaiko Txakolina jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen lehendakaria) edo Javier Chalbaud (Txakolinaren Museoaren arduraduna, ABAO elkartearen zuzendaritzako kidea eta Xabier Arzallusen abokatu bulegoko kide ohia) "bezalako morroiak". Aspaldiko gaztetxera sartzera zihoazela borraz oldartu zaizkie Leioako udaltzainak eta ertzainak, "burezurra txikituko dizuegu" oihuka, gazteek salatu dutenez. Bitartean, Karmelo Sainz de la Maza alkate leioaztarrak eta Asier Arzallusek Mendibile Jauregia aurkeztu dute jendaurrean. Gune berri horretan dira Bizkaiko Txakolin Etxea, Txakolinaren Museoa, Bizkaiko Txakolinari buruzko esparru tematikoa eta kontseilu arautzailearen egoitza. Sainz de la Mazak ez du poliziaren erasoaren gaineko adierazpenik egin nahi izan. Argazkian, ertzainak erasorako prestatzen.
  Gazteok 2007-03-29 19:59

Urdulizko Gazte Planak 80 ekintza baino gehiago jasotzen ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Deia egunkariak zabaldu bezala, udalerriko gazteek eta hainbat eragilek landutako proposamenak eta neurriak biltzen dituen Gazte Plana onartu berri du Urdulizko Udalak, bertoko gazteriaren beharrizanei erantzuteko asmoz. Ekainean hasi ziren lantzen: lehenengo fasean, osasuna, jendarte ekintza, etxebizitza, lana, aisialdia eta kultura esparruetan, herriko neska-mutilen eskura dauden azpiegitura eta egitasmoak zerrendatu zituzten. Bestalde, telefono bidezko inkestak egin ziren. Eta irailean, hartu emanetan ibili ziren gazteak eta kultur, kirol eta jendarte eragileak. Batzar horietatik atera zen planaren zirriborroa. Horren azterketa egin ostean, epe ezberdinetan burutu beharreko 80 ekintza baino gehiago jasotzen dituen azken txostena dute esku artean.
  Gazteok 2007-03-23 13:55

Gazte Eguna ospatuko dute bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Gazteok autogestioaz... Leioa berria" lelopean, martxoaren 24rako IV. Gazte Eguna antolatu du Leioako Gazte Asanbladak. Goizeko 11etan hasita, gazte olinpiadak, azoka, haurrentzako jolasak, txalaparta tailerra, hankapaluak eta puzgarriak izango dira Tigre plazan. 14:30ean, berriz, bazkari herrikoia egingo dute eta 17:00etatik aurrera herri txikiteo musikatua. Ondorengo ekitaldian Plaza Gorrian izango dira, bertan izango baitira kontzertuak. "Paregabeko eguna hortaz gazteon artean igarotzeko", diotenez. Gazteriari, egunaren prestaketan eta egunean bertan parte hartzeko deia egin dio gazte asanbladak. Leioako Gazte Asanblada otsailaren 9an Udondo gaztetxean ospatutako jaialdian aurkeztu zen jendearen aurrean, 60 bat lagun bertan zirela. Hilabete erdian Gazte Eguna prestatzen ibili dira. Argazkian, otsailaren 9ko aurkezpen ekitaldia.
  Gazteok 2007-03-23 13:08

Asteazkenean Gazte Martxaren aurkezpena izango da Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gazte Martxaren aurkezpena izango da martxoaren 28an, asteazkenarekin, Berangon. Arratsaldeko 7:30ean izango da hitzordua Berangoetako kultur etxean. Bertan, apirilaren 6, 7 eta 8an Untzagatik Laudiora joango den Gazte Martxaren nondik norkakoak azalduko dituzte: prezioak, ibilbidea, garraioa, bitartekoak... Gogora dezagun, hiru egunetarako bonoak 33 euro balio duela eta azken egunerako sarrerak 15 euro aurretik eta 18 euro bertan. Animatu eta Gazte Martxaren aurkezpenera etorri! Gure izarra, independentzia!
  Gazteok 2007-03-22 20:29

Gazte Martxa aurkezteko bertso afaria egingo dute bihar Itzubaltzeta gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Gure izarra independentzia!" lelopean, hainbat neska-mutilek dei egin diote euskal gazteri osoari independentziaren alde egiten jarraitzeko eta apirilaren 6ean Untzagan hasi eta 8an Laudion bukatuko den Gazte Martxarekin bat egiteko. Hain zuzen, horren berri emateko, aurkezpen ekitaldia eta bertso afaria antolatu dituzte ostiral honetarako, martxoak 23, Itzubaltzeta gaztetxean, 21:30etik aurrera. Sabelak bapo bete ostean, Gorka Lazkano eta Gorka Ostolaza "Potxis" arituko dira kantu kantari. Afariak 5 euro balio du eta Branka herriko tabernan izena eman daiteke. Argazkian, Gazte Martxaren aurkezpena Laudion, martxoaren 11an / Gaztesarea.
  Gazteok 2007-03-22 18:40

Kalean utzi baino lehen ADN aztarnak hartu dizkiote Barakaldon atxilotutako gazteari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Itzubaltzeta / Romoko G.F. gaztea askatu dute gaur 14:50ean, Barakaldoko epaitegietan epailearen aurrean deklaratu eta magistratuaren ongi iritziarekin Espainiako Poliziak ADN aztarnak hartu ostean. Gaztea atzo eguerdian atxilotu zuten kalez jantzitako hainbat polizik Barakaldoko Dorretxea gaztetxearen eraispenaren ostean edukiontzi batzuk gurutzatu zituelakoan. Poliziaren arabera, G.F. "in fraganti" hartu zuten "kale istiluak" eragiten eta, gainera, "erresistentzia" jarri ei zuen. G.F.k, berriz, azaldu du meategi unibertsitate eskolara ikastera zihoala atxilotu zutela eta ez zuela erresistentziarik jarri. Atxiloketa hori eta Dorretxea gaztetxea bota izana salatzeko Itzubaltzeta gaztetxeak manifestazioa antolatu du gaurko, 20:00etan, Kolas plazan. Era berean, etzi, larunbatean, hainbat jardueretan parte hartzera deitu du: goizeko 9etan, gaztetxetik mendi txangoa Gorbeiara; 14:30ean, Leioako Gazte Eguneko herri bazkaria eta bestelako jarduerak; 20:00etan, Barakaldoko Bide Onera plazan Dorretxea gaztetxearen aldeko manifestazioa. Argazkian, hondeamakina Dorretxea gaztetxea botatzen / Gaztesarea.
  Gazteok 2007-03-21 19:23

Itzubaltzetakoa da goizean Espainiako Poliziak Barakaldon atxilotutakoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Itzubaltzeta gaztetxetik gaur goizean hainbat gorputz polizialek eta langileriaren zentsurik ez daukaten beharginek Barakaldoko Dorretxea gaztetxea hustu eta bota, German Itzubaltzeta / Romoko auzokidea atxilotu, neska bat zauritu eta hainbat pertsona kolpatu izana salatu nahi dugu. German gure herriko auzokide gaztea Espainiako Poliziako kalez jantzitako hainbat morroik atxilotu dute gaur goizean, auto batetik korrika jaitsi eta pistolak eskuan zituztela. Gaztearen abokatuak emandako datuen arabera, German Indautxuko komisaldegian dago eta litekeena da gaua bertan ematea. Gazteari kale istiluak eta autoritateari eraso eta erresistentzia delituak egozten dizkiote, ohikoa den muntaia polizialean oinarrituz. Itzubaltzeta / Romoko auzokide eta inguruko gazte guztiak deitzen ditugu gaur 19:30ean Barakaldora hurbiltzera Dorretxea gaztetxeko kideei elkartasuna adierazteko, Germanen askatasuna aldarrikatzeko eta Barakaldoko gazteriak jasandako erasoari erantzuna emateko. Gora Dorretxea gaztetxea! German askatu! Herri bat, gaztetxe bat! Irudian, manifestazioen kartela.
  Gazteok 2007-03-21 16:17

Barakaldoko Dorretxea gaztetxearen eraispena salatzeko mobilizazioetan parte hartzera deitu du Itzubaltzeta gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Goizean Barakaldoko Dorretxea gaztetxea hustu eta bota egin dutela salatzeko protestetan parte hartzeko deia egin du Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxeak. Zentro autogestionatuak salatu du Ertzaintzak gazteen aurka oldartu, herria okupatu eta pertsona bat atxilotu izana. Era berean, salatu du hainbat zauritu egotea, haietako bat hondeamakina batek oina zapaldu diona, gaztetxetik hainbat gauza berreskuratzen saiatzen ari zela. Izan ere, Dorretxeko gazte asanbladak nabarmendu du ez dela "inolako segurtasun neurrik" erabili eraikina botatzeko. Goizeko 11:30erako Dorretxea gaztetxea hondakin pila baino ez zen. Bestalde, bi dira gaurko zabaldu diren deialdiak, lehenengoa, Gaztesareak iragarria, 19:30ean Bide Onera plazan; eta Itzubaltzeta gaztetxeko kideek jakinarazitakoa, ordu erdi beranduago Zaballa kalean, Barakaldoko metro geltokiko Elkano kaleko irteera ondoan. Era berean, larunbat honetan ere manifestazioa egongo da, arratsaldeko 8etan eta datorren larunbatean martxa izango da, Ezkerraldeko eta Olabeagako zentro autogestionatuen defentsan. Argazkian, 2005eko irailaren 6an Dorretxeko kideek kanporaketa saiakera baten ostean emandako prentsaurrekoa. Gai honi buruzko berri gehiagorako: Gaztesarea.

  Gazteok 2007-03-16 13:49

Leioako Gazte Eguna ospatuko dute martxoaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Gazteok autogestioaz... Leioa berria" lelopean, martxoaren 24rako IV. Gazte Eguna antolatu du Leioako Gazte Asanbladak. Goizeko 11etan hasita, gazte olinpiadak, azoka, haurrentzako jolasak, txalaparta tailerra, hankapaluak eta puzgarriak izango dira Tigre plazan. 14:30ean, berriz, bazkari herrikoia egingo dute eta 17:00etatik aurrera herri txikiteo musikatua. Ondorengo ekitaldian Plaza Gorrian izango dira, bertan izango baitira kontzertuak. "Paregabeko eguna hortaz gazteon artean igarotzeko", diotenez. Gazteriari, egunaren prestaketan eta egunean bertan parte hartzeko deia egin dio gazte asanbladak. Argazkian, igaz izan zen Gaztetxe Martxa Leioara heltzen.
  Gazteok 2007-03-14 21:54

Gazte Plana onartu du Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandiok bere lehenengo Gazte Plana egin du. Udalak konpromisoa hartu du "gazteek dituzten beharrei erantzuteko" ekintza multzo bat gauzatzeko eta, besteak beste, honako neurri hauek finkatu ditu: etxebizitzak eraikitzeko erraztasunak eman eta alokairu sozialeko eskaintza publikoa sortzea, gazteentzako alokairuzko pisuak bermatzea (gutxienez %25a), enpresekin informazio bide berriak ireki eta herriko pertsonak kontratatzeko hitzarmenak sinatzea, Udal Eskola Kontseilua eratzea, Altzagako azoka zaharra kultur etxe modura sustatzea, herriko plazetan eta zabalguneetan kirol zelai txikiak taxutzea, dauden kirol instalazioak hobetzea, euskal taldeen musika kontzertuak ugaritzea, herriko eta inguruko musika taldeen emanaldiak bultzatzea.
  Gazteok 2007-03-13 13:15

Barakaldoko Dorretxea gaztetxea desalojatzen saiatu direla bolo-bolo ibili da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barakaldoko Dorretxea gaztetxea desalojatzen ari direla salatu du SMS baten bitartez Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorak gaur goizeko 11:30ak aldera. UKBERRI.NETek koordinadoraren prentsa batzordearekin jarri da harremanetan, baina bertako kideek aitortu dute Dorretxea gaztetxetik bidalitako mezua berbidaltzea baino ez dutela egin eta saiatu arren, ez dutela lortu Barakaldoko zentro sozial okupatuaren kideekin hitz egitea. Gaztesareak, berriz, ezeztatu du kontua: "antza alarma faltsua izan omen da, jende dezente agertu da berria jakitean, baina Ertzaintzak alde egin du, hori da esan digutena. Hala ere, mehatxuak bertan dirau, eta gaurkoa ikusita, baliteke egun hauetako batean izatea desalojoa". Argazkian, 2005eko irailaren 6an Dorretxeko kideek kanporaketa saiakera baten ostean emandako prentsaurrekoa.
  Gazteok 2007-03-12 22:57

Gazteriaren gehiengoa gaztetxeen aldekoa dela gogorazi diote Arrueri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Martxoaren 5ean Marisa Arrue Getxoko PPko presidente, zinegotzi bozeramaile eta alkategaiak egindako adierazpenei erantzunez, oharra kaleratu du gaur Itzubaltzetako Gazte Asanbladak (IGA). Arruek Errekagane kaleko tailerren aurrean, Itzubaltzeta gaztetxetik gertu, prentsaurrekoa ematea "bitxia" iruditu zitzaien bertoko neska-mutilei. Hain zuzen, bertan "balizko zaharberritze proposamena" azaldu izana, gune autogestionatuaren aurkako "eraso berri baten hastapena" ez al den izango galdetu diote ordezkari popularrari. Horrenbestez, inkestak baliatuz burututako ikerketa jarri du mahai gainean IGAk, "gazteriaren gehiengoa espazio autogestionatuen aldekoa" dela gogoratzeko Arrueri. Argazkian, gaztetxeko kideak Arruerekin hizketan.