Udal hauteskundeak 2015

Getxoko Independienteak mugimendu ireki baten bila dabil

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 19a, 11:04

Getxoko Independienteak taldeak herritarrek sortutako mugimendua bultzatu gura du Udalean “alternatiba” bat izateko. Oraindik ere, ez dute maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagairik aurkeztu; hala ere, azaldu dutenez, “baliteke zer edo zer sortzea horietara aurkezteko”; izan ere, asanbladetan aukera hori aztertzen dabiltza.

Aipatutako taldea 2011ko hauteskundeetara aurkeztu zen, eta baieztatu dutenez, euren helburua ez da herritarren “zuzendari gisa” jardutea, udalerri osoan “herritarren marea zabal eta libre” bat sortzea baino; “getxoztarron eskubideak garrantzitsuegiak dira, horiekaz negozioak egin nahi dituzten alderdien esku uzteko”, azaltzen dute.
Gaur egun asanbladak egiten dabiltza, horietan auzokideen elkarteek eta taldeek parte hartzen dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun