Unibertsoari buruzko tailerra antolatu du Bizarra Lepoanek

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 9a, 09:00

Aeroespazio eskolagaz batera, 7 eta 12 urte arteko umeentzako ordu biko ikastaroa antolatu du martxoaren 28rako Bizarra Lepoan elkarteak. Aipatutako jarduera Gobela kiroldegian izango da, 11:00etatik 14:00etara. Tailer horretan zientzia eta teknologia arloak landuko dituzte. Zientziaren alorrean espazioa berbabide hartu eta unibertsoaren inguruan jardungo dute neska-mutilek. Ikastaroan parte hartu gura duten bazkideek martxoaren 9an, 10ean edo 11n eman beharko dute izena; besteek, berriz, hilaren 11n, 12an eta 13an izango dute horretarako tartea. Horretarako, 667 540 242 telefono zenbakira deitu edo info@bizarralepoan.org helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun