Uribe Kosta jaietan 2015

Badatoz Neguri Langileko festak!

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 9a, 16:16

Neguri Langileko Gernika parkearen babespean, neska-mutil eta sendientzako hamaika jardueraz gozatzeko jaiak hasiko dira bihar, barikuagaz. Neguriko «langileek» 18:30ean botako dute txupina; ondoren buruhandien atzean lasai, eta aurretik, korrika, auzotik jaitsiera egingo dute. Ostean ere, ez da txikienentzako animaziorik faltako: gaztelu puzgarria, Pepa eta Kutxo pailazoen «pailazokeriak», aulkien jolasa edo Xaiborregaz diskofesta.

Zapatuan ere, umeak izango dira protagonistak puzgarri, marrazki-lehiaketa, 4x4 futbito txapelketa, tailer ugari eta txotxongilo-ekitaldia egongo dira eta! Halere, gurasoek eta gazteek ere zelan gozatu izango dute: batez ere, mus txapelketaren, kirol ekimenen, disko-festaren eta kale-antzerkiaren bidez. Domekan, umeentzako puzgarria, play back eta mozorro-lehiaketa egongo dira. Ez hain gazteek ere zer egiterik izango dute: tortilla, ping-pong eta txapel-jaurtiketaren lehiaketakaz, herri-kirolen erakusketagaz... 22:00etan zapia erre baino lehen, sariak banatu eta ospakizunei amaiera emango diete.

Egitaraua:

Uztailak 11, barikua
18:30 Txupina jaurtitzea, eta jaitsiera.

18:30 Puzgarriak.

19:30 Pepa eta Kutxo pailazoak.

20:30 Aulkien jolasak.

21:30 Xaibor diskofesta.

Uztailak 12, zapatua

11:30 Puzgarriak.

12:00 4x4 futbito-txapelketa.

12:30 Marrazki-tailerra

13:00 Igel jokoaren txapelketa.

13:30 Umeentzako jolasak.

16:30 Mus-txapelketa.

18:00 Umeentzako txapa tailerra.

19:00 Txotxongilo-antzezlana.

20:00 Kale-antzerkia.

21:00 Diskofesta.

Uztailak 13, domeka

11:30 Puzgarriak.

11:45 Paella lehiaketa.

12:00 Ping-pong txapelketa.

12:15 Herri kirolak.

12:45 Txapela jaurtitzeko lehiaketa.

18:00 Mozorro-lehiaketa.

19:00 Umeentzako play-backa.

21:00 Sarien banaketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun