Uribe Kosta jaietan 2015

Paelletarako prest!

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 24a, 12:51
Ehunka etxolek hartuko dute Aixerrotako landa zapatuan.

Itxas Argia elkarteak Nazioarteko Paella Lehiaketaren 60. edizioa egingo du zapatu honetan, hilak 25. Aurten gainera, Singapurretik etorritako 3 sukaldarik parte hartuko dute, Australiako lehiaketako irabazleak dira, hain zuzen ere. Ofizialki 10:30ean hasiko den paellen lehiaketaz gainera, jai-egitaraua ere egongo da: 12:0oetan UKTESTek txalaparta-deia egingo du; ondoren, Itxas Argia elkarteko txikien taldeak dantzen alardea egingo du; eta 13:30ean, paellak aurkezten hasi beharko dute parte-hartzaileek. Arrastian, 17:30ean sariak banatuko dituzte, eta, jarraian, erromeria egongo da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun