Gaur, barikuagaz, hasiko dira Areetako Santa Ana auzoko jaiak, domekara arteko egitarauagaz. Arrastian, umeentzako txikigunea egongo da; baina, 19:30ean emango diete hasiera ofiziala, txupinaren jaurtiketagaz. Gero, buruhandiek auzoko bazter denak astindu ostean, sardina-jana eta hard rock kontzertuak egongo dira. Zapatuan, umeek arrantza eta jolasak izango dituzte. Eguerdian, herri-bazkaria, eta gero, igel eta txapel lehiaketa egingo dute. Iluntzean, saiheskiak jan eta kontzertu akustikoakaz gozatu ahal izango da. Domekan, herri-kirolen eta euskal dantzen erakustaldiak egingo dituzte.
Egitaraua:
Uztailak 24, barikua
17:00 Txikigunea.
19:30 Txupinaren jaurtiketa, eta buruhandiak.
22:30 Hard Rock kontzertuak.
Uztailak 25, zapatua
09:00 Hil gabeko arrantza-lehiaketa.
14:30 Herri-bazkaria.
20:30 Saiheski-dastaketa.
22:30 Kontzertu akustikoak.
Uztailak 26, domeka
11:00 Futbol 3ko txapelketa.
13:30 Euskal dantzen ikuskizuna.
18:30 Herri-kirolen erakustaldia.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun