Uribe Kosta jaietan 2015

Abuztuaren 2an hasiko dira Itzubaltzeta eta Pinuetako jaiak

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 31a, 12:14
Abuztuaren 2an hasiko dira Itzubaltzeta eta Pinuetako jaiak.

Algortako San Inazio jaiei amaiera eman baino lehen hasiko dira Itzubaltzeta eta Pinuetako jaiak. Abuztuaren 2an emango diete hasiera ospakizunei, eta astebete iraungo dute, abuztuaren 8ra arte, hain zuzen ere. Denbora tarte horretan, auzo horretara bertaratutako lagunek eta auzokideek hamaika aukerez gozatzeko aukera izango dute. Aurten gainera, ETB1eko "KantuGiro" saioak grabaketa egingo du auzo honetako jaietan. Bada, Euskal Herriko karaokerik handiena jarriko dute Xake plazan, abuztuaren 7an, barikua, 17:00etan. Saioaren antolatzaileak Uribe Kostako abeslari eta saltsero bila dabiltza karaokean parte hartzeko. Irabazleak 200 euro irabazteko aukera izango du.

Egitaraua:

Abuztuak 2, domeka

09:00 Nekazaritza-azoka, Ibaiondon.

10:30 Taberna arteko futbito finala, Gobela.

12:15 Pintxo lehiaketa, tabernetan.

12:30 Felix Arnaizi omenaldia, Ibaiondo.

13:15 Poteo alaitua, tabernetan.

15:00 Herri bazkaria, S. Eugenia.

18:00 Dangiliske taldeagaz plaza-dantza, Santa Eugenian.

Abuztuak 4, martitzena

08:00 Kupelen eta tanketen jaitsiera, txosnetan.

12:00 Aurre-txupinaren jaurtiketa, Cervantes.

15:00 Herri-bazkaria, Ibaiondon.

18:30 Aulki eta mahaien bilketa, Ibaiondo.

19:00 Goitibeheren kalejira.

21:00 Goitibeheren igoera, Txistulariaren aldapan.

22:30 Txistorrada, D. Ibarruri.

23:30 Erromeria Oxabi taldeagaz, D. Ibarruri.

Abuztuak 5, eguaztena

11:30 Txikigunea eta Txutxu trena, S. Eugenia.

12:30 Plater irekiaren izen-ematea, Cervantes.

14:40 Plater irekiaren aurkezpena, Cervantes.

16:00 Plater irekiaren sari banaketa, Cervantes.

18:00 Txosnen irekiera, txosnak.

18:30 Buruhandiak.

19:30 Pregoiaren irakurketa eta txupin-jaurtiketa, Santa Eugenian.

19:45 Kalejira.

20:00 Pintxo morunoen dastaketa, txosna-gunean.

20:30 Zasi Eskolaren dantza-alardea, txosna-gunean.

21:30 Kontzertua: Cloverwind, El Museo tabernan.

22:00 Transformismoa: Las Fellini, txosna-gunean.

23:30 Kontzertua, Priscilla Band taldeagaz txosna-gunean.

Abuztuak 6, eguena

11:30 Txikigunea, S. Eugenian.

12:00 Trikitixa.

17:00 Play-backeko CDa eman behar da Kroseko izen emate mahaian, Ganeta.

19:00 Taloak, Presoen Lagunen eskutik, Gobelondo.

19:00 Pintxo morunoak, Ganetan.

19:00 Txorizada herrikoia, Gobela tabernan.

19:00 Futbol-txapelketa, (Gernika-Portugalete) Gobela futbol-zelaian.

19:30 X. Herri Krosa, Ganetan.

20:00 Asis Hansson mago komikoaren antzezpena, Urdin eta Koldo tabernak.

20:00 Harpa kontzertua, Elizan.

20:30 Kontzertua: Richar John, Gobelondo.

20:30 Bertso-saioa: Peru Vidal, Aitor Mendiluze, Sebastian Lizaso eta Nerea Elustondo; gai jartzailea: Nahikari Ayo, txosna-gunean.

21:00 Bolibiaren independentzia ospatzeko kalejira zibikoa, ACPBOLek antolatuta.

21:30 Show gaua, D. Ibarruri.

22:00 Haurrentzako zinema, Cervantes.

22:00 Kontzertua: Havana 537 musika kubanoa, Amalloa kalean.

22:00 Ritxi DJ, Aratxu tabernan.

22:00 American Roots Music Nights: Still River eta Anaut, Ganeta.

22:30 Distrito Suicida, Governors eta Kaotiko taldeen kontzertuak, txosna-gunean.

23:00 Malvadillos taldearen kontzertua, Kandilejas.

00:30 Itzubaltzetako Gazte Asanbladaren ekimena, txosna-gunean.

Abuztuak 7, barikua

11:30 Txikigunea, S. Eugenia.

12:00 Txistulariak.

12:00 Erretiratuen bazkaria, Nagusien Etxean.

12:00 Haurrentzako marrazki lehiaketa, Ibaiondon.

13:30 Muztio Rallya.

17:00 XLVIII. Poteo Rallya, Gobelaurren.

18:00 ETB1eko Kantugiro saioaren grabaketa, Xake plazan.

18:30 Fanfarrea.

18:30 Txitxarrilloa, Ganetan.

19:00 Herri kirolen erakustaldia, Maiatzaren batean.

19:00 Txahala dastaketa, Maiatzaren batean.

19:00 Talo dastaketa, Presoen Lagunen eskutik, Gobelondon.

19:30 Zanpantzarrak.

20:30 Kontzertua: Jardin Infierno, Gobelondon.

20:30 La Nueva Eva-ren kontzertua, Gobelondon.

21:00 Kontzertua: Come Down Blues, Amaioan.

21:00 VI. Kanalla Rock, S. Eugenia 23.

22:00 Play-back proba, Dolores Ibarrurin.

22:30 Kontzertua: Trikizio eta DJ Txino, txosna-gunean.

22:30 Kontzertua: La Costa Oeste, Ganetan.

23:00 Mojito diskoteka, Basajaun tabernan.

00:00 Galker diskofesta, Kandilejas tabernan.

Abuztuak 8, zapatua

09:00 Putxeren V. lehiaketa, Ganetan.

12:00 Trikitilariak.

12:00 Molto motorren lasterketa, txosna-gunean.

12:00 Erromoko kantariak, tabernetan.

12:00 Parrillada herikoia, Ondategi tabernan.

12:00 Nagusien Etxearen ate irekien eguna, Nagusien Etxean.

12:00 Jaialdi folklorikoa, D. Ibarrurin.

13:00 Igel txapelketa, Kresaltxun.

13:00 Aerobic, txosna-gunean.

13:00 Txistorrada eta sahietsak, Arotza tabernan.

13:00 III. Txapelak Bat kantulagunak, Ganetatik.

14:00 Putxeren aurkezpena eta sari banaketa.

15:00 Palomero eguna, Etxe merkeak.

16:00 Mus txapelketa ofiziala, Urdin eta Koldo tabernetan.

17:00 Tiragoma, Ganetan.

17:00 Erromoko jaietako futbol txapelketa: 3. eta 4. postuak, Gobela futbol zelaian.

18:30 Ezusteko proba, Gobelondo kalean.

19:00 Bertsojira: Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita, Gure Etxea tabernatik.

19:00 Txitxarrilloa, Ganetan.

19:30 Erromoko jaietako futbol txapelketa: finala, Gobela futbol zelaian.

19:30 Talo banaketa, Zer Nahi taberna.

20:30 Kontzertua: Lomoken Hoboken, Gobelondon.

21:00 Ekitaldia, "Jarri tapoi bat eraso sexistei" eta "Botellona" antzezlana, Xake plazan.

21:00 Kontzertua: El vuelo del picaro, Museo tabernan.

21:30 XVIII. Ska-reggae jaialdia: Solo Banton, Soweto, Potato, Winston Cleery eta Guda Dantzataldeakaz, txosna-gunean.

21:30 Tekno gaua, D. Ibarrurin.

22:00 Zezensuzkoa, antzinako barreretan.

22:00 Kontzertua: Havana 537, Amalloa kalean.

23:00 DJ Jo eta Txo, Ganetan.

23:00 Mojito diskofesta, Basajaun taberna.

23:00 Ekimena, "Jarri tapoi bat eraso sexistei" eta "Botellona" antzezlana, Xake plazan.

23:59 Manifestazioa: "erasoen aurrean herria tinko", txosna-gunetik hasita.

23:59 Kontzertua: Last Fair Deal, Kandilejas taberna.

23:59 Kontzertua: J.O.E. Rock + Led Perretin, Aratxu tabernan.

Abuztuak 8, zapatua

06:00 Alpargata pertsonaien topaketa, txosna-gunean.

07:00 Tanga lasterketa, Pipi tabernan.

07:00 Iturri lasterketa, Pipi tabernan.

11:00 Puzgarriak eta Txutxu trena, Artatzan.

11:00 "Zurrumurrurik ez" txokoa, Artatzan.

12:00 Tortilla-txapelketa, Artatzan.

12:30 Tortillen aurkezpena, Artatzan.

14:30 Munduko dantzen erakustaldia, Artatzan.

17:30 Tortillen sari banaketa, Artatzan.

18:00 Bilbainadak, txosna-gunean.

19:00 Erraldoiak eta buruhandiak.

19:00 Sardinada herrikoia, txosna-gunean.

21:00 Sari banaketa, txosna-gunean.

23:55 Azken traka, S. Eugenian.

23:59 Azken afaria eta play back-aren errepikapena, txosna-gunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun