Joseba Etxeberria izango da bihar Algortan, euskaraz entrenatzen

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 9a, 14:46
Joseba Etxebarria (zuri-gorriz), Athleticeko beteranoek jokatutako partida batean. © ATHLETIC

Gaur eta bihar doako formazio saioak izango dira, euskaraz, Getxo udalerriko futbol entrenatzaileentzat, teknikarientzat eta hezitzaileentzat. Ekimena futbol-entrenamenduetan euskararen erabilera sustatzea du helburu, eta Pasa Baloia Euskarari programaren barruan kokatzen da. Biharko saioan Joseba Etxeberria, Athletic-eko 1.taldeko teknikaria eta jokalari ohia izango da. Jarduerak Getxo Kirolak erakundeak eta Getxoko Udal Euskara Zerbitzuak antolatu dituzte, Kimet Sport enpresaren laguntzagaz.

Saio teorikoak pasa den astean izan ondoren, gaur, eguaztenean, Gari Fullaondo Kimet Sport enpresako kideak hainbat teknika, lan teknikoaren plangintzak eta sekuentziatzea izango ditu hizpide. Azalpenak Bolua II futbol-zelaian emango ditu,17:00etatik 19:00etara.

Bihar, eguenean, ordea, Joseba Etxeberria izango da Fullaondogaz batera, ordu eta toki berean. Taktikaren oinarrizko alderdiez mintzatuko dira, horien artean, kontzeptu taktikoez, eraso eta defentsa oinarriez eta joko-estrategiez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun