Indabada prestatzeagatik, 600 euroko isuna ezarri diote gazte bati

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 26a, 13:15
Iazko Indabadan 300 gazte inguru bildu ziren.

Urteroko ohiturari jarraituz, iazko urriaren 31n 16. Indabada ospatu zuten Algortan. Guztira, 300 lagun baino gehiago batu ziren San Nikolas plazara, prestatutako egun osoko egitarauaz gozatzera. Ohi den legez, gazteek osatutako batzorde batek antolatu zuen jaialdia; halere, Getxoko Udalak Lander Labajo gazteari 600 euroko isuna ezarri dio, bera ekitaldi horren "arduraduna" zelakoan, "udal baimenik gabeko ikuskizun publikoa" egiteagatik.

Labajok azaldu duenez, 16 urte daroatzate Indabada egiten, eta denbora tarte horretan, "inoiz ez dugu inolako arazorik sortu". Nahiz eta Indabadan Labajo "inoiz" ez duten identifikatu, dioenez, Udalak "urteak" daroatza gaztea "mehatxatzen" isuna jarriko diola-eta.

Indabada "herrikoia" dela azaldu du; "jendeak badaki noiz den, eta harrera oso ona du herrian". Hori dela eta, Udalaren jarrera salatu du gazteak, "euren gabeziaren erantzuna da zigor hori. Ez dute ezer konpondu gura". Halere, "oztopoak oztopo, Indabadak aurrera" jarraituko duela baieztatu du.

2016ko Indabadaren bideo-kronika

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun