Martxoak 8 Uribe Kostan

Emakumeen aldeko aldarriak entzungo dira egunotan ere Getxon

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 10a, 15:47
Iazko martxoaren 8ko mobilizazioetako bat.

Martxoak 8 igaro da daborduko, eta emakume langileen aldarrien oihartzuna udalerriko bazter askotara heldu da, Getxoko Udalaren eta udalerriko eragile feministek antolatutako hamaika jarduerari eta ekimeni esker. Hala ere, beste hainbat jardueratan parte hartzeko aukera dago oraindino ere datozen egunotan. Gaur, eguenean, "Emakume errefuxiatuak: indarkeriak jatorrian, ibilbidean eta helmugan" berbaldia eskainiko du Leire Lasa CEAReko kideak, 18:15ean, Itzubaltzetako elizan. Egun berean, Itxaro Borda idazleak eta Itsaso Gutierrez musikariak "Zure hatzaren ez galtzeko" saioa eskainiko dute, euskaraz, 20:00etan, Azebarri kultur elkartean.

Azkenik, hilaren 17an, eguenean, 16 urtetik gorako neska-mutilei zuzendutako "En la boca del lobo" ipuina kontatuko dute Algortako Villamonte kultur etxean, 19:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun