Uribe Kosta jaietan 2016

Abuztuaren 11tik 14ra arte iraungo dute Algortako Portu Zaharreko jaiek

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 10a, 12:00
Abuztuaren 14an izango da aurtengo Pijama Eguna.

Algortako saninazioen eta Itzubaltzeta/Romoko jaien ostean, Portu Zaharreko jaiak helduko dira abuztuaren 11n Getxora. Urtero legez, kuadrillek bigantxei eta antzar-jasoaldiei aurre egin beharko diete, bertaratutako parrandazale guztien gozamenerako. Festak abuztuaren 14ra arte iraungo dute, pijamaz jantzi beharreko egunera arte, hain zuzen ere.

Egitaraua

Abuztuak 11, eguena

  • 12:00 Jaien hasierako txupinazoa.
  • 12:15 Haur-kuadrillen jaitsiera, Kasino plazatik, Gazte Leku fanfarreak lagunduta.
  • 13:00 Euskal diskoteka, Paco eta Urtzagaz, Portuko plazan.
  • 18:00 Jaien hasierako txupinazoa. Kuadrillen jaitsiera, Gazte Leku fanfarreagaz, gasolindegitik Portu Zaharrera: Algortako Etorbidean gora, eta, gero, Aretxondo kalean behera. Harry Pilak iazko kuadrilla txapelketaren irabazleak eroango du Txo panpina.
  • 19:30 Sardina-jana, Portu Zaharreko plazan. Harry Pilak kuadrillak irakurriko du pregoia, Portu Zaharreko plazan. Txo panpina zintzilikatuko dute.
  • 21:00-01:00 Disco&Soul Groovy Party!, Sattle eta Paskuale disko-jartzaileakaz, Portuko plazan.
  • 21:30 Umeentzako zinema, Pedro Bilbao doktorearen plazan.
  • 21:30-01:30 Reggae-gaua, Suasound, Thunderclap & Charles "Chop" Cooper eta Lagunak taldeakaz, eszenario handian.
  • 22:00 Portu Zaharreko Jaiak I. Boxeo Gaua, Izarrak Boxing taldeak antolatuta, beheko belardian.

Abuztuak 12, barikua
Umeen Eguna / San Nikolas / Arrantzale Eguna

  • 11:00 Umeen margo-lehiaketa, Etxetxu plazan. Izen-ematea: 12:00ak arte.
  • 11:00 Umeentzako jolasak, Kids&Us Getxo taldeagaz, Portuko plazan.
  • 11:00-14:00 Skatean ibiltzen ikasteko eskolak, La Kantera Skate Skolagaz, behean, errepidean.
  • 11:00-14:00 Zurrumurruen Kontrako Gunea, errepidean.
  • 11:30-14:30 / 17:00-19:00 Umeentzako parkea, behean, errepidean: txikientzako puzgarria (2-6 urte) , txirrista puzgarria (4-12 urte), eta zezen mekanikoa.
  • 11:30-12:30 Aitita-amamek kirol-tresnak erabiltzeko ikastaro praktikoa, Erriberan.
  • 11:30 Umeentzako nasapuntakoa, helduentzako nasapuntakoa eta salto-txapelketa. Ahateak askatzea.
  • 13:30 Margo-lehiaketaren sari-banaketa, Portu Zaharreko plazan.
  • 15:30 / 16:00 Donibane-zuhaitza (sokamuturra), hondartzatxoan.
  • 17:00 Umeentzako ur-jolasak, Portu Zaharreko hondartzatxoan.
  • 17:00-19:00 Skatean ibiltzen ikasteko eskolak eta erakustaldia, La Kantera Skate Skolagaz, behean, errepidean.
  • 17:30 Buruhandi eta txistularien jaitsiera, Agurra taldeagaz, Tellagorritik.
  • 18:00 Bits-jaia, eszenarioaren atzean.
  • 18:00-19:30 Emanaldia Adrianagaz, Portuko plazan.
  • 19:00 Zumba Rosi Ylenia eta Ritagaz.
  • 19:30 Sardina-jana, Portuko plazan.
  • 20:00 Bertso-saioa, Andoni Egañagaz eta Imanol Uriagaz, Portuko plazan.
  • 21:30 Umeentzako zinema, Pedro Bilbao doktorearen plazan.
  • 21:30 Suzko zezena, behean, errepidean.
  • 21:30 Guda Dantza musika-taldearen kontzertua, eszenario handian.
  • 22:00 Dantzak Itxas Argia taldeagaz, hormatzar handian.

Abuztuak 13, zapatua
Emakumeen Eguna

  • 11:30-14:30 / 17:00-19:00 Umeentzako parkea, behean, errepidean: txikientzako puzgarria (2-6 urte), ludoteka puzgarrien gunea (txirrista, balantzina, pilola, bolen igerilekua, margotzeko mahaitxoak, jolasak...) (0-3 urte), eta puzgarri erraldoia (4-12).
  • 12:00 Igel-toka eta tiragoma txapelketak, Portu Zaharreko plazan.
  • 12:00 Jose Polori omenaldia, hormatzar handian.
  • 12:30 Altxaldiak, mareak uzten badu (kuadrillen proba), Portu Zaharreko hondartzatxoan.
  • 13:00 Kantu-poteoa, Portu Zaharrean zehar.
  • 14:00 Bazkari feminista, txosnetan.
  • 17:00 IV. Rugby Tokata Lehiaketa, beheko belardian.
  • 17:30 Buruhandi eta txistularien jaitsiera, Agurra taldeagaz, Tellagorritik.
  • 18:00 Herri-kirolen Bizkaiko haur-txapelketa eta herri-kirol erakustaldia, behean, errepidean.
  • 18:00 Emanaldia Kankaneogaz, Portuko plazan.
  • 19:30 Sardina-jana, Portuko plazan.
  • 19:30-21:00 Deusto DJa, eszenario handian.
  • 21:30 Los Binilos, Portu Zaharreko plazan.
  • 21:30 Umeentzako zinema, Pedro Bilbao doktorearen plazan.
  • 21:30 / 03:00 Kuadrillen saioa, eta, ondoren, Printzi Anaiak DJak eszenario handian.
  • 21:30 Suzko zezena, eszenarioaren atzealdean.

Abuztuak 14, domeka
Pijama Eguna

  • 09:30 Marmitako Lehiaketaren izen-ematea. Jai-batzordearen oharra: ez egin marmitakoa eszenarioan.
  • 10:30 Umeen arrantza lehiaketa, arroketara doan pasealekuan.
  • 12:00 Marmitako Txapelketa. marmiten aurkezpena 14:00etara arte, Etxetxun.
  • 13:30 Umeen arrantza lehiaketaren sari-banaketa, Portuko plazan.
  • 18:00 Bertsolariak, Portu Zaharreko plazan: Kerman Diaz, Paule Loizaga eta Unai Mendiburu.
  • 18:00 Ginkana, Algortako Gazteak taldeak antolatuta, txosnetan.
  • 18:30 Marmitako Txapelketaren sari-banaketa, Portuko plazan.
  • 20:30 Kuadrillen txapelketaren sari-banaketa, txosnetan.
  • 21:30 Umeentzako zinema, Pedro Bilbao doktorearen plazan.
  • 21:30 / 03:00 The Middle Finger taldearen kontzertua, eta dantzaldia, Urrats taldeagaz, eszenario handian.

Abuztuak 15, astelehena

  • 06:00 Txo panpina erreko dute murrutzar handian. Ondoren, jaiei amaiera emateko traka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun