Uribe Kosta jaietan 2016

Barikuan hasiko dira Neguri Langileko festak

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 12a, 16:00
2014ko uztailaren 18an, DJ Xaiborrek emanaldia eskaini zuen Arakaldoko jaietan. AIARALDEA.EUS

Gernika plaza ekitaldiz beteko da hilaren hirugarren aste-akabuan; Neguri Langileko jai-batzordeak prest dauka dena. Umeentzako jolas-puzgarriak, antzerkiak, lehiaketa gastronomikoak, eta gura beste dantza egiteko aukera!

Barikuan, hilak 15, 18:30ean botako dute txupina, eta hala hasiko dira Neguri Langileko jaiak! Txupinaren ostean, kalejira egingo dute Agurra dantza-taldeagaz eta buruhandiakaz. Eta gaua heldu arte dantza egin ahal izango dute ume, gazte zein nagusiek, Rock Legens taldeagaz lehenengo, eta DJ Xaiborregaz, gero.

Zapatu eta domeka goizean, 11:30etik aurrera, umeek  puzgarriak izango dituzte. Zapatuan, 12:00etan kirola eginez ondo pasatzeko aukera egongo da 4x4 areto-futboleko txapelketan, eta sormena lantzeko ere bai, marrazki lehiaketan eta maskaraden tailerrean. Domekan, 12:00etan hasiko da Ping Pong Txapelketa, 12:30ean Txapel-jaurtiketaren lehiaketa, eta 13:00etan Bizikleta geldoen lasterketa. Arrastiko ekimenen ostean, 21:00etako sari-banaketaren ondoren emango diote amaiera jaiei.
Ezin aipatu barik utzi, aste-akabu osoan Bizkaiko Elikagai Bankuak jakiak batuko dituela, Neguri Langileko jai-batzordeagaz elkarlanean.

Ekitaldi denak Gernika plazan eta inguruan izango dira.

Egitaraua

Uztailak 15, barikua

  • 18:30 Txupinazoa; kalejira – Agurra dantza taldeagaz eta buruhandiakaz; umeentzako puzgarriak ere egongo dira.
  • 19:30 Disko-jaia: Rock Legends.
  • 21:30 Disko-festa, Xaiborregaz.

Uztailak 16, zapatua

  • 11:30  Umeentzako puzgarriak.
  • 11:45 Marmitako txapelketaren hasiera.
  • 12:00 4x4 futbito txapelketa.
  • 12:15 Zirku eskola tailerra.
  • 13:30 Marrazki-lehiaketa eta maskaraden tailerra.
  • 13:45 Igel-toka txapelketa.
  • 16:30 Mus Txapelketa.
  • 17:15 Umeentzako Triple Txapelketa.
  • 18:00 Mini disko txiki.
  • 20:00 Salam zirku-antzerkia, Xilipurdi Antzerkiagaz.
  • 21:00 Goatekea.

Uztailak 17, domeka

  • 11:30 Umeentzako puzgarriak.
  • 11:45 Paella txapelketaren hasiera.
  • 12:00 Ping Pong txapelketa.
  • 12:30 Txapel-jaurtiketaren lehiaketa.  
  • 13:00 Bizikleta geldoen lasterketa.
  • 12:15 Herri-kirolen erakustaldia. 
  • 17:30 Ezetz konta! txotxongilo-antzekia, Xilipurdigaz.
  • 18:30 Mozorro-lehiaketa.
  • 19:30 Play back-lehiaketa.
  • 21:00 Sari-banaketa.
  • 22:00 Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun