Uribe Kosta jaietan 2016

Martitzenean folk doinuak helduko dira Areeta eta Itzubaltzetara

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 26a, 09:00
Xabi Aburruzaga musikaria artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA

Abuztuaren 30etik irailaren 4ra gozatu ahal izango da Folk Getxo BBK jaialdiaren 32. edizioaz. Aurtengo egitarauan Kepa Junkera & Sorginak, Axo Lorenzo, Lunasa, Elisa Almeida, Tiken Jah Fakoly eta Xabi Aburruzaga musikarien saioak nabarmendu behar dira. Gainera, Junkera eta Aburruzaga disko bana aurkeztera etorriko dira.

Egitaraua

Abuztuak 30, martitzena

  • 18:00 Munduko eskulanen azoka, Areetako Xake plazan.

Abuztuak 31, eguaztena

  • 12:00 Munduko eskulanen azoka, Areetako Xake plazan.

Irailak 1, eguena

  • 12:00 Bidezko merkataritza eta munduko eskulanen azoka, Xake plazan.
  • 12:30 "Ritmos y leyendas del mundo" sendientzako musika-ekitaldi elkarreragilea, Areetako Andres Isasi musika-eskolan.
  • 18:00 Nazioarteko gastronomia, Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia kaleko.
  • 19:00 Kontzertua Entre Orillas taldeagaz (Kuba eta Espainia), Santa Eugenia kaleko aparkalekuan; doan.
  • 19:30 Ringwood Pipe Band-en desfilea, Areetako Eskoletako plazatik Xake plazara.
  • 21:00 Kepa Junkera & Sorginak taldearen "Maletak" diskoaren aurkezpena, gonbidatu bereziakaz; Xake plazan. Sarrerak, 10 euroan.

Irailak 2, barikua

  • 12:00 Bidezko merkataritza eta munduko eskulanen azoka, Xake plazan.
  • 12:30 "Ritmos y leyendas del mundo" sendientzako musika-ekitaldi elkarreragilea, Andres Isasin.
  • 18:00 Nazioarteko gastronomia, Santa Eugenia kaleko aparkalekuan.
  • 19:00 Kontzertua Anxo Lorenzogaz (Galizia), Santa Eugenia kaleko aparkalekuan doan, lekua bete arte.
  • 19:30 Ringwood Pipe Banden desfilea, Areetako Eskoletako plazatik Xake plazara.
  • 21:00 Kontzertua: The Old Timey String Band, Andres Isasiko Banda (Getxo) eta Lunasa (Irlanda). Sarrerak, 10 euroan; Xake plazan.
  • 23:00 Kontzertua Marinah-gaz, (Herrialde Katalanak), Santa Eugenia kaleko parkingean, doan, lekua bete arte.

Irailak 3, zapatua

  • 12:00 Bidezko merkataritza eta munduko eskulanen azoka, Xake plazan.
  • 12:30 Zurrumurruen aurkako berba-kafea, Santa Eugenia kaleko parkingean, doan, lekua bete arte.
  • 18:00 Nazioarteko gastronomia, Santa Eugenia kaleko aparkalekuan.
  • 19:00 Kontzertua: Elida Almeida (Cabo Verde), Santa Eugenia kaleko parkingean; doan, lekua bete arte.
  • 19:30 Banda-desfile nagusia, Bizkaiko Zubitik Xake plazara.
  • 21:00 Kontzertua: Tiken Jah Fakoly (Boli Kosta), 20 euroan; Xake plazan.
  • 23:00 Kontzertua Ogun Afrobeat-egaz, (Afrika eta Espainia), Santa Eugenia kaleko aparkalekuan; doan.

Irailak 4, domeka

  • 12:00 Bidezko merkataritza eta munduko eskulanen azoka, Xake plazan.
  • 12:30 Irrien Lagunen "Ane eta piratak" haur-saioa, Santa Eugenia kaleko parkingean; doan.
  • 18:00 Olga Cerpa & Mestisay, Santa Eugenia kaleko parkingean; doan.
  • 18:00 Nazioarteko gastronomia, Santa Eugenia kaleko aparkalekuan.
  • 19:30 Ringwood Pipe Banden desfilea, Areetako Eskoletako plazatik Xake plazara.
  • 20:00 Xabi Aburruzagaren "Keltik" diskoaren aurkezpena gonbidatu bereziakaz, 10 euroan; Xake plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun