Anton Insaustik irabazi du Getxoko balkoiak eta leihoak apaintzeko III. lehiaketa

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 22a, 10:35
Anton Insaustik eta Milagros Garayk jaso dute lehenengo eta bigarren saria, hurrenez hurren. © GETXOKO UDALA

Anton Insaustiren Portu Zaharreko Erribera kaleko 20. zenbakiko terrazak irabazi du Getxoko balkoiak eta leihoak apaintzeko III. lehiaketa. Bigarren saria Milagros Garayk jaso du, Itzubaltzeta/Romoko Villa de Plentzia kaleko 14.eko lehenengo pisuan duen terrazan egindako apainketagatik. Hala, bi irabazleek 250 eta 150 euroko balioa duten txartelak jaso dute, hurrenez hurren, udalerriko lore-denda batean kontsumitzeko.

Guztira, 19 lagunek hartu dute parte lehiaketan, "eta beren lanarekin udalerriko ingurumena eta estetika hobetzera lagundu dute, landare- eta lore-elementuek hiri-ingurune atsegina eta estetikoa lortzeko duten garrantziari balioa eman eta, horrela getxotarrek zein turistek goza dezaten", nabarmendu du Jose Luis Landa Inguruneko zinegotziak.  

Irabazle biek egindako lana deskribatu dute eta oso pozik agertu dira sariagaz.

Epai-mahaiak kontuan hartu dituen irizpideen artean hurrengoak daude: originaltasuna, konposizioaren sormena, apaindura-kalitatea, multzoaren armonia (diseinua), konplexutasuna eta iraunkortasuna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun