Oroigarri berriak ipini ditu salgai Getxoko Turismo Bulegoak

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 16a, 13:29
Oroigarrietako batzuk. © GETXOKO UDALA

Getxo akorduan izateko oroigarri berriak atera ditu bertako Turismo Bulegoak. Salgai horien bidez, "Bizkaiko eta Euskadiko garapen turistikoan lantzen dituen markak indartu" gura ditu Getxoko erakundeak, tokiko, foruko eta autonomia-erkidegoko erakunde publikoakaz batera.

Oroigarriak salgai daude Ereaga hondartzako turismo bulegoan, Bizkaiko Zubiaren ondoan dagoen aldi baterako turismo-informaziorako bulegoan eta udalerriko ekitaldietan kokatzen diren informazio-gunetan, hala nola Areetako Xake plazan irailaren 1etik aurrera zabaldu dena, Nazioarteko Folk Jaialdia dela-eta.

Euskal Kostaldea

Euskal Kostaldea izeneko markaren barruan, egurrezko surf oholaren itxurako giltzatako txikia egin dute; 1,50 euroan salduko da.

Portu Zaharrari (gune turistiko nagusienetakoa) eta bere tradizioari dagokionez, 4 iman egin dituzte, aipatutako auzoko 4 etxeren izenekin, doako aplikazioaren bitartez egin ahal den Portu Zaharra etxez-etxe  ibilbidearen barruan daudenak. Imanen prezioa: euro bat bakoitzeko.

Gastronomia eta Tradizioa

Getxon kalitatezko eskaintza gastronomikoa oso balio aipagarria da. Hori sustatzeko, Turismo Bulegoak 4 artikulu kaleratu ditu:

Olibondo-egurrezko 3 mahai-tresnako sorta (koilara, sardexka eta pala); 30 eurotan salduko da.

Karolina hozkailurako imana, pastel tradizionalaren irudiarekin (3,50 uro bakoitza).

"Portu Zaharra dastatuz, el sabor del Puerto Viejo" errezeta-liburua (euskara-gaztelaniazko bertsioa: 14 euro; ingeles-frantsesezko errezeta-liburuxka: 10 euro).

Ereaga hondartzaren irudia duen katilua goilararekin (7 euro bakoitza).

Ondare Arkitektonikoa

Ondare Arkitektonikoa da udalerriak duen baliabide turistiko erakargarriena.

Aurten, hamar urte bete dira Bizkaiko Zubia Gizadiaren Ondarea izendatu zutenetik. Hori dela eta, Zubiaren irudiagaz giltzatakoa (2 euro bakoitza) eta imana (2 euro bakoitza) kaleratu dituzte.

Getxoko sustapen produktu horiek guztiak orain arte daudenei gehitu zaizkie. Honako hauek dira:

  • Amantala: 6 euro.
  • Erlojua: 18 euro.
  • Postalak (0,30 euro) eta posterrak (2,50 euro).
  • Euritakoak: 11 euro.
  • Kamisetak: 8, 10 eta 12 euro.
  • Poloak: 18 euro.
  • Imanak: 1,50 euro.
  • Bizkaiko Zubiari buruzko liburua: 12,95 euro.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun