Mendeurrena ospatu du Elixabete Zumeta getxoztarrak

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 17a, 12:58
Elixabete Zumeta sendiagaz eta bisitan joandako politikariakaz. © GETXOKO UDALA

Elixabete Zumeta Omar jubilatu getxoztarrak bere 100. urtebetetzea ospatu du gaur goizean, Getxoko Andra Mari zahar egoitzan. Ospakizuna dela-eta, Zumetari Aixerrota oroigarria eta lore sorta eman dizkio Koldo Iturbe Getxoko Udaleko alkateordeak, berak, Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Foru Aldundiko ordezkari batek egindako bisitan.

Zumeta Bermeon jaioa da; Getxora heldu baino lehenago hainbat urtez bizi izan zen Bilbon, eta bertan jaio ziren bere seme-alaba biak. Orain dela 35 urte alargundu zen. Lau iloba eta birbiloba batzuk ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun