Andaluziatik Getxora, leuzemia duten umeen alde

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 18a, 18:33
Juan Luis Muños Escassi, Castelloko traitloia korritzen. © J.L.M.E.

"Kirola, nire zaletasuna, elkartasunarekin batzea erabaki dut aurten". Horrela azaldu du Juan Luis Muñoz Escassi atleta andaluziarrak datorren urriaren 16an Getxoko triatloia egitera ekarriko duen asmoa. Pasa den ekainaren 4an abiatu zuen RetoPichon ekimena, hamar triatloi osatu eta leuzemia duten umeentzat 13.200 euro irabazteko erronka. Oraingoz, 6.600 lortu ditu.

Sevillarrak diru dena emango dio Luis Olivares Fundazioari; dirurik irabazteko asmo bako elkarte horrek minbizia duten umeak eta euren sendiak babesteaz arduratzen da, etxebizitza-gastuak, psikologia-arreta, fisioterapia-saioak, nutrizio egokia eta abar eskainiz. Fundazioak zabaldu duenez, atletak lor dezakeen diruagaz bi sendien ura, elektrizitatea eta etxebizitzaren gastuak ordainduko dituzte urte batez. Luis Olivares Fundazioak hainbat etxebizitza utzi dizkie leuzemia pairatzen duten umeen familiei, Malagako Haur- eta ama-ospitalearen ondoan.

Muñoz Escassi Valentzian abiatu zuen RetoPichon egitasmoa pasa den ekainaren 4an. Madril, Castello, Tarragona, Palma Mallorcakoa, Sevilla, Gava, Malaga eta Gijon bisitatu ostean, Getxon amaituko du urriaren 16an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun