Formakuntzarako programa berria: GetxoKLab

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 2a, 11:39

Urrian emango diote hasiera Getxolan Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Zerbitzuak antolatutako GetxoKLab prestakuntza programa praktikoari. Egitasmo hori Juan Bautista Zabala Fundazioak finantzatzen du, eta otsailera arte garatuko da, Getxoko Elkartegian. Deialdia Getxon erroldatutako adinez nagusiak diren herritarrei zuzenduta dago; halere, gogoratu beharra dago horretan izena emateko epea uztailaren 5ean amaitu zela.

Ekimenean hainbat motatako ekintzak gauzatuko dira. Ekintzailetzarako gaitasunak eta trebetasunak hobetzeko prestakuntza praktikotik hasi eta ideia berritzaileak sortzeko talde-dinamiketaraino. Horrez gain, esparru estrategikoetako adituek banakako aholkularitza ere emango dute negozio-eredua eta ideia definitzeko.

Parte hartuko duen taldeari zuzendutako saio hauek astean hiru aldiz izango dira, 10:00etatik 14:00etara, eta derrigorrezkoa izango da guztietara joatea.

Horietaz gain, programaren barnean ekintza osagarriak ere egongo dira, komunitate osoari zabalik egongo dira eta bertan parte hartzea borondatezkoa izango da. Hori guztia metodologia sortzaile eta parte-hartzailea erabiliz gauzatuko da, eta eduki eta formatu guztiak pentsatuta daude taldearen behar eta interes errealei egokitzeko. 

Programa hau Getxolanek komunitate ekintzaile osoari zuzentzen dizkion eta ekintzailetza dinamizatzeko diren hainbat ekintzaren barruan dago, enpresa berriak sustatzeko eta jada existitzen den enpresa-egitura indartzeko helburuaz. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun