Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2016

EH Bilduren ekitaldi politiko nazionala egingo dute gaur Algortan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 21a, 12:25

Bost egun besterik ez dira geratzen Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izateko. Horiek heldu artean, gaur, eguaztenean, EH Bilduk ekitaldi politiko nazionala egingo du Algortako San Nikolas plazan, arrastiko 07:00etan. Bertan egongo dira Jasone Agirre EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburua, Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusia eta Paul Laka eta Laura Mintegi EH Bilduko Bizkaiko hautagai algortarrak.

Arrastiko 05:00etatik aurrera, gainera, kale animazioa, haurrentzako jolasak eta beste hainbat ekitaldi egongo dira San Nikolas plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun