Iturriaga eta Pérez Moran nagusitu dira Bizkaiko Zubiko herri-lasterketan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 26a, 14:37
Bizkaiko Zubiko herri-lasterketa, artxiboko irudian. © YOLANDA UGARTE - TRIRUNNERS

Nerea Eugenia Iturriaga González eta Juan Pérez Moran atleta getxoztarrek irabazi zuten atzo Bizkaiko Zubiko herri-lasterketaren VI. edizioa, kategoria nagusian. Emakumezkoetan, Arflu taldeko txirrindulari ohiak 38.49 denbora egin zuen. Pérezek, berriz, 34 minutu eta 38 segundo behar izan zituen ibilbidearen 10 kilometroak betetzeko.

Emakumezkoen sailkapen nagusiko podiuma osatu zuten Amaia Agirrek (44.56) eta Sabrina Ana Vaden Gómezek (47.53). Gizonezkoetan, ordea, bigarrena Kristian Quintans Domínguez izan zen, 34.57 denbora eginda; hirugarren sartu zen Iban Arrate (35.46).

Gazte mailan, podiumaren goikaldera igo ziren Ainhoa Elorza eta Nicolas Bontigui Corral. 20 eta 34 urteko etorkizun oparoko seniorren sarian, Nerea Eugenia Iturriaga eta Kristian Quintans igo ziren berriro podiumera. Beteranoen A maila, 35 eta 44 urte bitartekoa, Juan Pérez eta Amaia Agirrerentzat izan zen. Azkenik, Beteranoen B kategoriako saria Arantza Peña eta Kepa Herguedas jaso zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun