Indabadarako txartelak barikuan ipiniko dituzte salmentan

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 5a, 15:39
2016an 300 lagun bildu ziren San Nikolas plazan, 16. Indabadan.

Aurton ere Indabada antolatzeko beharrean hasi dira. Indaba-janerako hitzordua hilaren 29an ipini dute, zapatuagaz, San Nikolas plazan. Dena prestatzeko herri-bilerak egiten dabiltza, edonor hurrera daiteke. Aste honetako bilera-eguna hilaren 6a izango da, eguena, 19:00etan; barikua jai-eguna delako. Ostera, hurrengo asteetan, barikuetan batuko dira, 18:30ean, eta beti San Nikolas plazan. Txartelak ere bariku honetan, hilak 7, ipiniko dituzte salgai, hurrengo tabernetan: Ajuria, Hator eta Baster. 8+1 euroko prezioa dute, euro bat "iazko isuna ordaintzen laguntzeko izango da".

300 txartel egongo dira denera eta egunean bertan ere erosteko aukera egon liteke, lehenago agortzen ez badira; ostera, "aurretiaz erostea eskertuko" luketela adierazi dute antolatzaileek. 17. edizio honetan ere "bertoko produktuakaz" prestatuko dituzte indabak.

16. Indabadaren bideo-erreportajea (IKER RINCON)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun