Daborduko salgai daude Indabadarako txartelak

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 19a, 10:48
2016an 300 lagun bildu ziren San Nikolas plazan, 16. Indabadan.

Indabadarako txartelak joan den urriaren 7an salmentan jartzekoak baziren ere, azkenean atzo, martitzenean, ipini zituzten salgai. Indaba-janerako hitzordua hilaren 29an ipini dute, zapatuagaz, San Nikolas plazan. Txartelak Ajuria, Baster eta Hator tabernetan eros daitezke. Prezioa 8+1 eurokoa da, euro bat "iazko isuna ordaintzen laguntzeko izango da".

300 txartel egongo dira denera eta egunean bertan ere erosteko aukera egon liteke, lehenago agortzen ez badira; ostera, "aurretiaz erostea eskertuko" luketela adierazi dute antolatzaileek. 17. edizio honetan ere "bertoko produktuakaz" prestatuko dituzte indabak. Halaber, bazkaria baino lehen, herri-azoka egongo da, plazan.

16. Indabadaren bideo-erreportajea (IKER RINCON)

Erlazionatuak

16. Indabada Mundialaren bideoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Rincon Moreno 2015 aza 02 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun