Jaurena, Pérez eta Pla, Europako txapeldunak

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 20a, 17:33
Espainiako selekzioa garaipena ospatzen, Madrilen. © EUROPE RUGBY

Getxo Rugby Taldeko hiru jokalarik Europako Errugbi Txapelketa irabazi zuten pasa den zapatuan, Madrilen. Txapeldunak Bárbara Pla, Saioa Jaurena eta Carmen Pérez dira. Hirurek Espainiako selekzioagaz jokatu zuten Herbehereetako selekzioaren aurkako finalean eta 35-7 nagusitu ziren.

Bárbara Plak norgehiagoka osoa burutu zuen, Carmen Pérez atsedenaldian zelairatu zen eta Saioa Jaurena bigarren zatiko erdialdean sartu zen. Carmen Pérezek azken aurreko entsegua egin zuen, 30-0 emaitza ipiniz markagailuan. Ordutik aurrera, holandarrak oso ondo egon ziren defentsan eta aldea ez zen larregi handitu. Europako Txapeldun izendatu izanak apur bat hurbilago utzi die Getxokoei Irlandan datorren urtean jokatuko den Munduko Txapelketan parte-hartzea, baina horretarako Espainiak partida bitan garaitu beharko du Eskozia, azaroaren 19an eta 26an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun