Proiektu alternatiboen inguruan hausnartuko dute bihar Algortan

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 21a, 12:35

Ia urte osoan zehar proiektu alternatiboen inguruan hausnartzen eta saretzen ibili ostean, Euskal Herriko gazte ugarik nazio-topaketa egingo dute Barañainen (Nafarroa) abenduaren 9, 10 eta 11n. Hala ere, ekimen horretara joan baino lehen, Algortako gazteek askotariko proiektuez hausnartzeko "makroasanblada" egingo dute bihar, zapatuan, 18:00etatik aurrera Algortako Aldai Patronatuan.

"Gazteok eraikitzen" dinamikaren bestelako bizi-eredu baten aldeko 18 proiektu "erreal" mahaigaineratu zituzten. Horiek guztiak borroka orotan kontuan hartzekoak direla hausnartuta, joan den urriaren 1ean ildo ezberdinetatik horien inguruko ekarpenak zein hobekuntzarako klabeak jaso eta abenduko topaketara eramango duten proiektuen behin behineko gida osatu dute.

"Gazteok eraikitzen" dinamikaren ibilbidea (TOPATU.INFO)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun