Gizon bat atxilotu dute Getxon Altsasuko guardia zibilak iraintzea egotzita

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 21a, 13:15

Polizia espainolak gizonezko bat atxilotu du gaur Getxon, Facebook sare sozialaren bidez Altsasuko (Nafarroa) guardia zibilei iraintzea egotzita. Albiste agentzien arabera atxilotutakoak 45 urte ditu eta bere benetako identitateagaz bat egiten ez duen profila erabili du aipatu mezua saretzeko.

Facebook sare sozialean argitaratutako ohar baten bidez, Polizia espainolak atxiloketaren berri eman du, sare sozial horren bitartez joan den asteburuan Altsasun jazotako gertakarietan parte hartu zuten guardia zibilak iraintzea egotzita.
 
Erakunde armatuaren arabera, atxilotutakoak "jendilaje hau hiltzen" jarrai zezala eskatu zion ETAri Facebook bidez.
 
Jakinarazi dutenez, norbanako anonimoen salaketei esker egin dute atxiloketa, eta esker ona adierazi die laguntza ematen duten herritarrei.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun