Taldeen aurkezpena egingo du gaur Faduran Getxo Saskibaloi Taldeak

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 21a, 13:50
Pasa den denboraldiko emakumezkoen talde nagusia. © GETXO SASKIBALOI TALDEA

Gaur, barikuan, Getxo Saskibaloi Taldearen koloreak denboraldi berrian defendatuko dituzten taldeak aurkeztuko ditu klubak; aurkezpena 21:00ean izango da Faduran.

Bertaratuko diren senideak eta lagunak Fadurako harmailetan egon ahal izango dira; handik ikusi ahal izango dute talde bakoitzaren aurkezpen-desfilea, eta gero, familia-argazkian ere agertu ahal izango dira. Argazki hori klubaren webgunean sartuko dute, ondoren.

Aurkezpena amaitzen denean, gutxi gorabehera 21:45ean, Fadurako garagardotegi zaharrean, luncha izango dute jokalariek eta senideek, aurkezpen-ekitaldia ospatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun