Gasteizko herri-harresian atxilotutako bi itzubaltzetarrak epaituko dituzte abenduaren 13an

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 23a, 14:04
2015eko maiatzaren 18an, Libre ekimenaren aldeko 180 bat lagun elkarretaratu ziren Areetako batzokiaren aurrean, Gasteizko Herri Harresian egun horretan atxilotutako bi gazteren alde egin zezan EAJri eskatzeko.

Datorren abenduaren 13an, martitzena, epaituko dituzte Itzubaltzeta/Romoko lagun bi, iazko Gasteizko herri-harresiaren harira. Hori dela-eta, Itzubaltzetarrok Libre plataformak bilera deitu du biharko, 19:30ean, Itzubaltzeta gaztetxean. Lagun biak Gasteizen epaituko dituzte.

Joan den urteko maiatzaren 18an atxilotu zituen Ertzaintzak Aiala Zaldibar, Ibon Esteban eta Igarki Robles gazteak, Segiko kide izatea egotzita. Euskal Herriko milaka lagunek atxiloketa horiek geldiarazteko herri harresia osatu zuten, eta Polizia Autonomikoa horien kontra oldartu zen. Liskarraldi horretan, Itzubaltzeta/Romoko gazte biak atxilotu zituzten, kondenatutako hiru gasteiztarrakaz batera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun