Politika  Getxo 2016-11-29 13:50

Aurrekontuak osatzeko herritarren iritziak eta nahiak bildu gura ditu Getxoko EH Bilduk

Getxoko udal aurrekontuak osatzeko prozesu-parte hartzailea abiatuko du berriro ere EH Bilduk. Gaur goizean prentsaurrekoan gogoratu duenez, iaz hainbat elkartek eta herritarrak parte hartu zuten prozesu horretan, eta egindako hainbat ekarpen martxan jartzea lortu dute, Gobernu-taldeagaz izandako negoziaketei esker.

Aurrekontuak osatzeko herritarren iritziak eta nahiak bildu gura ditu Getxoko EH Bilduk
Artxiboko irudia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurten prozesu parte-hartzaile bi abiatuko dituzte. Horien helburua izango da, alde batetik, merkatari, elkarte zein herritarrakaz hartu-eman zuzena artikulatu eta euren kezkak eta auzo zein herrirako ikusten dituzten beharrak ezagutzea; eta bestetik, ekarpen horiek guztiak kontutan hartzea udal aurrekontuen harira EH Bilduren proposamena eratzeko.

Horretarako, iragarri dutenez, abenduan zehar hainbat bilera egingo dituzte udalerriko merkatariakaz. Halaber, hainbat elkarte eta eragilegaz bilduko dira, euren iritziak eta ikuspegiak jasotzeko.

Ondoren, urtarrilaren hasieran, Getxoko etxebizitza guztietan aldizkari-inkesta bana banatuko dute, "herritar ororen iritziak eta nahiak ezagutzeko asmoz". Halaber, hilabete horretan zehar lau bilera egingo dituzte auzoz auzo.

Auzoetako bilerak:

  • Urtarrilak 16, astelehena. Andra Mari: Alkartetxean.
  • Urtarrilak 17, martitzena. Algorta: Irish tabernan.
  • Urtarrilak 18, eguaztena. Romo/Areeta: Romo Kultur Etxean.
  • Urtarrila 19, eguena. Aldapan.
  • Urtarrila 31, martitzena. Azken bilera: Algortako Villamonte kultur etxean.

Koalizio abertzaleak azaldu duenez, urtarrilaren 31n egingo duten azken bilera horretan, aurreko guztietan bildutako ekarpen guztiak azalduko dituzte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa