Euskarak 365 egun

Euskarari gorazarre egiteko egunak hasiko dira gaur Getxon

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 1a, 12:30
Iazko ekimena Euskararen Egunean, Algortako San Nikolas plazan.

Hilaren 1ean, eguenean, Argia Ereiten Euskara Saria banatuko dute; zapatuan, abenduaren 3an, ostera, hainbat ekitaldi egongo dira Algortako San Nikolas plazan.

Urtero legez, euskarari gorazarre egingo diote getxoztarrek egunotan. Horretarako, Getxoko Udalak, bertoko euskalgintzan lan egiten duten elkarteek eta eskolek hainbat ekitaldi antolatu dituzte, abenduaren 1etik 3ra bitartean. Hala, lehenengo egunean, eguenean, euskaltegietako ikasleek armosua eta merienda egingo dituzte Azebarri kultur elkartean; modu berean, egun horretan, Goñi familiak kudeatutako GetxoGaso gasolindegiak Argia Ereiten Euskara Saria jasoko du, euskararen erabileragaz erakutsitako konpromisoagatik.

Hurrengo egun bietan, berriz, ekitaldi nahiko egongo dira Algortan, Areetan eta Itzubaltzeta/Romon, herritar guztien gozamenerako; zapatuan, Euskararen Egunean, berbarako, euskara nagusi izango da Algortako San Nikolas plazan: Musikaliaren kontzertua, Aixerrotako ikasleen flashmoba, bideo-proiekzioa, kale-animazioa...

Egitaraua

Abenduak 1, eguena

  • 20:00 Argia Ereiten Euskara Saria emango dute, Fadurako Areto Nagusian.

Abenduak 2, barikua

  • 13:00 Umeentzako jolas musikatuak, Areetako Eskoletako plazan.

Abenduak 3, zapatua

  • 11:00 "Zurekin euskaldunago" post-it ekimena, Bizarra Lepoanek antolatuta, Itzubaltzeta/Romon.
  • 12:00 Dantza-kalejira, Itxartu elkartearen ekimenez.
  • 19:00 Ikastetxeak dantzan bideoa, San Nikolas plazan.
  • 19:15 Txantxangorriaren bila lehiaketaren sari-banaketa, San Nikolas plazan.
  • 19:30 Kontzertua, San Nikolas plazan.
  • 20:00 Flashmoba, San Nikolas plazan.
  • 20:30 Txokolatea banatuko dute hurreratzen direnen artean, San Nikolas plazan.
  • 20:30 Kale-animazioa, Musikaliagaz.
  • 20:30 Kantu-jira Itxas Argia eta Itxakantu taldeen ekimenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun