Ehunka herritarrek euskal presoen gaineko dispertsioa salatu dute Algortan

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 19a, 11:00
Dispertsio-politika salatzeko argazki erraldoia egin zuten zapatuan Algortan.

Ehunka lagunek euskal presoen gaineko dispertsio politika salatu zuten zapatuan, hilak 17, Algortako Txiki-Otaegi plazan (San Nikolas plaza). Bertan, halaber, urtarrilaren 14rako Sarek deitutako manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten. Elkarretaratzea 17:30ean abiatuko da Etxetxotik (Casilla), eta jakinarazi dutenez, egun horretan, "jendarte honentzako erronka berri bat abiatuko da, eta zehazki, milaka eta milaka hatz salatzaile altxatuz abiatuko da".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun