Enrique Olasok hartuko du Amorrorturen kargua GUK Getxo taldean

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 11a, 10:10
Iñaki Amorrortu. © GUK GETXO

Iñaki Amorrortu Martinez GUK Getxo taldeko zinegotziak kargua uztea erabaki du. Hori dela-eta, Enrique Olaso Garcíak hartuko du tokia udal-taldean.

GUK taldeko bozeramaileek jakinarazi dutenez, "lana eta familia bateragarri egiteko ezintasuna dela-eta" utzi dio zinegotzi izateari Amorrortuk. Izan ere, gaineratu dutenez, "zinegotzi izatea oso lan zorrotza da".

Amorrorturen ordez, Enrique Olaso Garcíak jardungo du zinegotzi legez. Olaso Algortakoa da sortzez, eta, azaldu duenez, ikastola bateko irakaslea da, DBH eta batxilergo mailetan. "Maisu bokazioa dut. Pribilegiozko tokia da eskola jendartea humanizatzeko eta herritartasun aktiboago bat proposatzeko", adierazi du Olaso berak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun