Jendartea  Getxo 2017-01-09 17:20

Dragados eta Geocisa enpresek eraikiko dute Getxoko Ibarbengoako parkinga

Dragados S.A. eta Geotecnia y Cimientos S.A. (Geocisa) enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak eramango ditu aurrera Getxoko Ibarbengoako metro geltokiaren ondoan parkinga eraikitzeko obrak. Esleipenak joan den azaroaren 22an egin zituen Eusko Jaurlaritzak, 2.991.076,88 eurotan (BEZ barik). Hartara, enpresa biek 12 hilabete izango dituzte obrak egiteko, esleipena sinatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Dragados eta Geocisa enpresek eraikiko dute Getxoko Ibarbengoako parkinga
Tosu landa inguruan eraikiko dute Ibarbengoako aparkalekua. | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurreikusi dutenez, estalitako 304 aparkaleku hartuko ditu azpiegitura berriak; hori bukatutakoan zabalduko da metro-geltokia, horren lanak bukatu eta ia sei urte itxita egon ostean.

Aparkalekua egin gura duten gune hori Tosu landa izenagaz da ezaguna, eta hantxe dago proiektuaren kontrako erresistentzia. Bertakoen arabera, txandakako aparkalekuaren kontra egoteko "arrazoiak" egon badaude. Hori dela-eta, proiektuaren kontrako "erresistentzia-akanpada" abiatuko dute eguenean, urtarrilaren 12an, landa horretan bertan. Halaber, hilaren 21ean, aparkalekuaren kontrako manifestazioa egingo dute, 12:00etatik aurrera.

Erresistentzia-akanpada, Tosu landan

2017/01/12

Tosu landa Getxo

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Erantzuna | #1

Tosu landa babesten ez daude gazteak bakarrik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa