Errefuxiatuen egoera ikusaraziko dute aste-akabuan Algortan

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 11a, 16:40
Siriako errefuxiatuak, artxiboko irudian.

Gaur egun errefuxiatuek bizi duten egoera eta Europar Batasunaren "politika basatiak" ikustarazteko jardunaldiak egingo ditu aste-akabu honetan Getxoko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak. Jardunaldiak urtarrilaren 13 eta 14an izango dira, Algortako Fadurako kiroldegiaren areto nagusian, "Elkartasun erantzunak EB basatiaren aurrean" izenburupean.

Barikuan, hilaren 13an, babes politikak Europar Batasunean eta Grezian dauden errefuxiatuen errealitateak aurrez aurrez jarriko dituzte Xabier Benito euro-parlamentariak eta Hibai Arbide Telesur-eko kazetariak.

Ondoren Gasteizkoak kolektiboak "Guda hauek oso gureak dira" Euskal Herrian dagoen industria militarraren egoera salatuko du.

Zapatuan, berriz, Xabi Luna aktibista nafarrak bere dokumentala aurkeztuko du "Errefuxiatuen alde pedalei eragiten»". Horrez gainera, Uribe kostatik Greziara joandako hiru ekintzaileen esperientziak ezagutzera emango dute, Nora Amiano, Fatima Amann eta Ada García.

Jardunaldiari amaiera emateko, Mikel Zuloaga bizkaitar ekintzaileagaz desobedientzia zibilaz berba egiteko aukera egongo da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun