Preso dauden senideak bisitatzeko diru-laguntzak eska daitezke daborduko

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 12a, 13:54

Getxoko Udalak presoen etxekoei espetxeetako bidaien kostua arintzeko diru-laguntzak berreskuratu ditu. Hala, EAEtik kanpo espetxeratuta daudenen sendiek laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte martxoaren 13ra arte. Gobernu-taldearen (EAJ eta PSE-EE) eta EH Bilduren arteko akordioaren ondorioa da deialdi hori, eta horretarako, 40.000 euro bideratuko dituzte.

Udalak azaldu duenez, familiartekoek Getxon erroldatuta egon behar dute, hiru urteko antzinatasunagaz gutxienez, eta ez dute izango behar besteko baliabide ekonomikorik. Horren gehieneko muga familia unitateko kide kopuruaren arabera haztatuko da. Halaber, Udalagaz, Ogasunagaz eta Gizarte Segurantzagaz zerga betebeharrak egunean izan beharko dituzte.

Emango dituzten diru-laguntzen zenbatekoak urtean egindako bisiten (12 gehienez) eta espetxea zein modulutan sailkatuta dagoenaren arabera zehaztuko dituzte.

Beharrezkoa da eskabideak egitea, honako lekuetan: Itzubaltzeta/Romo-Areetako, Algorta-Neguriko eta Andra Mariko egoitzetan, udalerriko HABetan, posta bidez eta Legeak aurreikusten dituen beste hainbat gunetan.

 

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun