"Arma-biltegi" bat arakatzen dabiltza Getxon Espainiako Polizia eta Europola, elkarlanean

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 12a, 15:52
Malakate parkearen inguruko biltegi bat arakatu dute.

Espainiako Poliziako eta Europoleko agenteak Getxoko Andra Mari auzoko "arma-biltegi" bat miatzen dabiltza, segurtasunean aditu César Charrok Twitter bidez jakinarazi duenez. Antza, biltegia Cantábrico Militaria enpresarena da, Charrok aditzera eman duenez.

Hainbat auzokidek adierazi dutenez, goizean goiz, 08:00ak aldera, Espainiako Poliziaren "hainbat furgoneta" agertu da Getxoko Malakate parkearen inguruan. Ondoren, agenteak ondoko biltegi bat arakatzen hasi dira, "fusilak eskutan zutela", auzokoek diotenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun