Erresistentzia-kanpaldiari ekin diote Tosu landan

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 13a, 17:20
Kanpaldiari ekin diote. © TOSU BETIRAKO.

Dragados S.A. eta Geotecnia y Cimientos S.A. (Geocisa) enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak 12 hilabete ditu Ibarbengoako metro-geltokiaren ondoan hiru solairuko parkinga eraikitzeko. Hala ere, Bizkaiko Garraio Partzuergoak jakinarazi duenez, obrak "laster" hasiko dira. Horren aurrean, proiektua geldiarazi guran, erresistentzia-kanpaldi mugagabeari ekin zioten atzo, eguenean, Tosu Betirako taldeko kideek, hainbat herritarrakaz batera.

Kanpaldian hainbat ekintza prestatu ditu plataformak: bertso-afaria, mahai-ingurua, hitzaldiak, kontzertuak eta tailerrak, besteak beste. Halaber, hurrengo zapatuan, hilaren 21ean, aparkalekuaren kontrako manifestazioa egingo dute, 12:00etan, Algortako Telletxe plazatik abiatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun