Erresistentzia baketsura deitu dute Tosun

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 27a, 10:06
Joan den zapatuan, mila lagunetik gora mobilizatu zen joan, Getxoko Ibarbengoako parkingaren kontra.

Geocisa enpresako langileak hesolak jartzen ibili dira egunotan, Tosuko ortuetan, Getxoko Andra Mari aldean; aparkalekua egin gura dute, Ibarbengoako metro-geltokitik gertu. Hori ikusita, erresistentzia baketsura deitu dute bertan kanpaldia egiten dabiltzan lagunek; izan ere, bertatik botatzera gaur bertan joan daitezkeela uste dute. Daborduko hainbat auzokide bertan daude, Tosuko kanpaldikoei babesa ematen.

Auzokideen baimenagaz, Tosu babesteko erabakia hartu dute ekintzaileek. "Gauzak horrela, Getxo eta Uribe Kostako jendarteari desobedientzia zibil eta baketsuan oinarrituko den borrokari gehitzeko deia luzatzen diogu. Horretaz gain, nahiz eta desalojatuak izan, hurrengo aste eta hilabeteetan borrokak jarraituko duela helarazi nahi dugu. Beraz, jendartearen elkartasuna ezinbestekoa izango da Ibarbengoako parkinga gelditzeko", euren blogean azaldu dutenez.

Twitter sare sozialaren bidez mezuak bidaltzeko, #tosubizirik traola eraniltzeko eskatu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun