Tosu estarta ixteko erabakia ohar batez bidez azaldu dute Ibarbengoako akanpadako parte-hartzaileek: Ibarbengoan egin nahi duten parkingaren eraikuntza-lanak burutzea galarazi gura dute. "Borroka hau ez dago irabazterik zuon guztion konpromisorik gabe, eraldaketa sozialen giltza baitzarete", gaineratu dutenez.
Ibarbengoako akanpadako parte-hartzaileek oharra:
"Ibarbengoako akanpadako parte-hartzaileek Tosu estarta ixteko erabakia hartu dugu, Ibarbengoan egin nahi duten parkingaren eraikuntza-lanak burutzea galarazteko. Desobedientzia zibilean oinarritutako ekintza honen bitartez, kapitalismo eta espekulaziorik gabeko gune askea sortu nahi dugu, leku anitz eta askatzailea eraikiz. Tosu Errepublika Askea aldarrikatzen dugu!
Erresistentzia akanpadan gaudenok burujabe sentiarazten gaituen herrian bizi nahi dugu. Horri heltzeko, Euskal Herriko eragile eta pertsona guztien elkartasuna beharrezkoa da.
Argi daukagu parking-aren eraikuntzak Getxon gauzatu nahi duten sarraskikeriaren lehenengo pausoa dela landa gunea eta lehengo sektorea akatzeko. Getxon urtarrilaren 21ean manifestaldiari lotu zitzaizkion Uribe Kosta eta Getxoko mila lagun baino gehiago obra faraoniko, antiekologiko, ilegal eta antidemokratikoaren aurka agertu ziren.
Azkenik, borroka hau ez dagoela irabazterik zuon guztion konpromisorik gabe azpimarratu nahi dugu, eraldaketa sozialen giltza baitzarete".
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun