Getxo Moda ekimenaren diseinatzaile gazteen lehiaketan izena emateko aukera dago

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 15a, 15:25
Iaz Igone Cabrerizok irabazi zuen lehiaketa. © GETXO ENPRESA

Maiatzaren 1etik 5era izango da Getxo Modaren 32. ekitaldia. Ekimenaren helburua da “gure udalerria moda-erreferente bihurtzea eta lehiaketan parte hartzen duten Getxoko modaren, osagarrien eta estilismo-enpresen sektoreetako establezimenduak sustatzea”. Aurten, Diseinatzaile Berrien Lehiaketaren 14. edizioa izango da. Lehiaketan parte hartuko duten diseinatzaile berrietatik, 10 aukeratuko ditu epaimahai aditu batek, ibiltokian beren bilduma aurkez dezaten, eta bati emango diote Getxo Galanta beka.

Argibide gehiagorako Getxo Modara jo daiteke, honako bitartekoen bidez: 946 532 134 telefonoa eta
concursogetxomoda@gmail.com posta elektronikoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun