Tukutu Market egingo dute domekan, Utopian kultur topalekuan

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 16a, 12:00

Domekan, hilaren 19an, Tukutu Market izeneko azoka prestatuko du Utopianek, Getxoko kultur topalekuak. Egitasmoaren helburua da "kontsumo iraunkorra sustatzea eta arteagaz batzea", Utopianeko kideek azaldu dutenez. Merkatua goizeko 11:00etan zabalduko da, Utopianen lokalean bertan, Errotatxu industrialdean.

15:00ak arte, bertan izango dira salgai zilar-artisautza, larruzko osagarriak, momentuan bertan egingo dituzten karikaturak, pertsonalizatutako arropa, zura, egokitutako opariak, beira-aleak, kamisetak eta abarrak. Gainera, zenbait tailer ere egongo dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun