Bizkaiko tenis-txapelketa Jolasetan egingo da

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 16a, 12:00
Irati Urbanejak iaz irabazi zuen ume mailan; gerora jaso zuen Udalaren kirol-sari bat.

Neguriko Jolaseta kirol-klubean jokatuko da Bizkaiko Tenis Txapelketa, bariku honetan hasi eta otsailaren 26ra bitartean. Jolasetako iturriek baieztatu dutenez, bertako pistetan ikusi ahal izango dira emakumezkoen eta gizonezkoen norgehiagokak honako mailetan: 2007ra artera jaiotako benjaminak, 2003ra arteko umeak, eta 1999ra arteko gazteak.

Neguriko klubak zabaldu duenez, norbanakoen txapelketa izango da, eta federatutako jokalariek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Partidak 09:30etik aurrera jokatuko dira aste-akabuen egunetan, eta 17:30ean astegunetan. Dema denen egitarau zehatza euren webgunean argitaratuko dute eguen honetan. Norgehiagokak epaitzeko arduraduna Carmen Ilarduya Jolasetako epailea izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun