Zurrumurruen kontrako topaketak egingo dituzte hilaren bukaeran

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 17a, 10:20
Zurrumurrurik ez topaketa, artxiboko irudian.

Datorren otsailaren 25ean eta 26an, III. In Motion Zurrumurrurik Ez Akzio Topaketak egingo dituzte Algortako Fadura kiroldegian. Horren helburua da Zurrumurrurik Ez Estrategiaren barneko heziketa eta sareak sendotzea. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, oraingo honetan lau kolektibok parte hartuko dute: gazteek, pertsona nagusiek, eskoletako gurasoen elkarteek eta etorkinek.

Zapatuan, hilaren 25ean, 11:00etatik 14:00etara, hurrengo gaiak jorratuko dituzte mintegietan: «Zurrumurruaren aurkako gazteak», EskuBeltz eta Ziztu Bizian taldeakaz, eta «Zaharkuntza aktiboa» Ajane taldeagaz. Arrastian, 04:00etatik 06:30era, beste gai hauek izango dira: «Heziketa-zentroa, bonbardaketa sozialeko bete-betea» eta «Bazkide ikusezina», besteak beste. Domekan, ostera, 10:00etan, «Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren inpaktuaren gakoak» izango dituzte azterbide, beste hainbat gairen artean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun