Zazpi domina Uribe Kostarentzat Euskadiko Iraupen Txapelketan

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 22a, 12:10
Raspaseko medailadunak. © RASPAS

Raspas eta Getxo arraun-elkarteek zazpi domina eskuratu zituzten, denera, Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketan, iragan domekan, Orion. Raspas Bizkaiko talderik onena izan zen, eta Euskadiko bigarrena, Hondarribiaren atzetik. Areetakoek urrezko hiru domina eta zilarrezko bat jantzi zituzten. Getxo Arraunek, ostera, zilarrezko bat eta hiru brontze irabazi zituen txapelketan. Gainera, beste bi probatan nagusitu zen.

Raspasen urrezko 3 dominak honako kategoria hauetan iritsi ziren: emakumezkoen biko absolutua (Rachel Jung eta Virginia Díaz), gizonezkoen lauko gaztea (Erik Valcarce, Iñigo Terreros, Julen Basabe eta Kerman Altube) eta gizonezko seniorren lauko absolutuan (Marcos Morales, Miguel Lekunberri, Luis Mari González eta Patricio García). Zilarrezkoa gizonezkoen lauko kadeteak lortu zuen (Aimar Astigarraga, Ander Gómez, Asier Ayo eta Asier Larrazabal).

Bestalde, Getxo Arraunek zilarrezkoa lortu zuen gizonezkoen zortziko gaztean eta brontzezko domina biak emakumezkoen lauko kadetean eta gizonezkoen lauko absolutuan. Txapelketaz kanpo lortutako garaipenak izan ziren emakumezkoen lauko absolutuan eta zortziko absolutu mistoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun