Blas Fernández bateria-jotzaileak "Urbanetniko" aurkeztuko du zapatuan, Areetan

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 23a, 09:45

Blas Fernández bateria-jotzaileak kontzerta emango du, Areetako Andrés Isasi musika-eskolan, zapatu honetan, otsailaren 25ean. Emanaldia 19:30ean izango da. Bertan aurkeztuko du bere lehenengo diskoa, "Urbanetniko"; eta, horregaz, Neguko Bidaia zikloari amaiera emango zaio. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da.

Blas Fernández nazio-mailan aintzat hartzen den bateria-jotzailea dugu; horren adibide dira artista askogaz egin dituen birak eta grabazioak; besteak beste, honako artista ezagun hauekaz ibili da: Kepa Junkera, Mauri Sanchis, Soledad Giménez, Benito Lertxundi, Gontzal Mendibil, Mikel Urdangarin, El Consorcio, eta abar. Nazioarteko artistakaz ere grabatzeko aukera paregabeak eduki ditu. Hona hemen adibide batzuk: Randy Brecker, Bill Evans, Dean Brown, Chuck Loeb, Steve Weingart eta Joey DeFrançesco.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun